Jon Sistiaga kazetariak jasoko dau 2013ko Zilarrezko Gehitu saria

Bizkaie! 2013-06-26 11:07

Gehitu Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen alkarteak Jon Sistiaga Escudero kazetari irundarrari emongo deutso 2013ko Zilarrezko Gehitu saria. Giza eskubideen alde egindako kazetaritza ibilbideagaitik eta, batez be, Ugandako LGTB kolektiboak bizi dauen errealidadea erakusten dauen La caza al homosexual erreportajearen inguruan eginiko lanagaitik saritu dabe.

Gehitu alkarteko iturriek adierazo dabenez, change.org plataformearen bidez sinadura-batzea bidertzea be autortu gura deutsie Sistiagari. Espainiako Kanpo Arazoetako ministro Jose Manuel García Margallori bialduko deutsiez sinadurak, Ugandako Homosexualen aurkako Legean bitarteko izatea eskatuz. Daborduko 232.000 sinaduratik gora batu dira.

Zilarrezko Gehitu saria Jon Sistiagari emoteko erabagia adostasun osoz hartu da. Sari-emote ekitaldia Donostiako Antzoki Zaharrean izango da, eguenan, bagilak 27, 19:30ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu