Urduñako Udalak hainbat ekimen antolatu ditu armada frankistea urira sartu zala 76 urte beteko diran honetan

Bizkaie! 2013-06-25 11:44

Urduñako Udalak, gudaroste frankistea Urduñan sartu zala 76 urte beteko dirala gogoratzeko, hainbat ekitaldi antolatu ditu hil honen 27, 28 eta 29rako, memoria historikoa berreskuratzeko asmotan.

Urduñako Udalak, gudaroste frankistea Urduñan sartu zala 76 urte beteko dirala gogoratzeko, hainbat ekitaldi antolatu ditu hil honen 27, 28 eta 29rako, memoria historikoa berreskuratzeko asmotan.

Aurreikusita dagozan ekintzen artean aitatzekoak dira argazki erakusketa bat, Kondor Legioko gerra-hegazkin naziek, 1936ko gerran, Euskal Herrian eragindako hondamendiei buruzkoa, eta zenbait berbaldi memoria historikoa eta frankismoko krimenen zigorbakotasuna berbagai izango dituenak.

Horreez gan, Udalak ezabatu egingo ditu udalerriko zenbait eraikinetan oraindino irauten daben sinbolo frankistak eta idazkun bat ipiniko dau udal hilerrian Urduñako kontzentrazino-esparruan eta kartzelan preso egozala hil ziranen gomutagarri. Era berean, lore-eskaintza bat egingo da hareen memoriaren alde, eta zenduen senitartekoak konbidauko ditue bertara.

Bestalde, Urduñako udalbatzak dei egin eban Frankismoaren Krimenen kontrako Kereilearen Euskal Plataformeak deituta, pasa dan zapatuan, Bilbon, frankismoaren zigorbakotasunagaz zero tolerantzia eskatzeko egindako manifestazinoan parte hartzera.

Gainera, Udalak bere hurrengo osoko bilkuran, Buenos Aireseko (Argentinar Errepublika) 1. Epaitegiko 4591-10 zenbakiko kereileagaz bat egiteko proposamena aztertuko dau; Maria Servini de Cubría epaileak aurrera daroa gaia, genozidio eta gizateriaren kontrako delituakaitik, frankismo garaian giza-eskubideak urratzearen ardurak izan zituenen kontra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu