'VI. Musikea dibertigarria da' ume zein helduei zuzendutako kontzertu didaktikoen proposamen barritzailea Bilbon

Bizkaie! 2013-05-06 14:47   Musikea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Musikea dibertigarria da programearen aurtengo edizinoa jarriko dau martxan barikuan, maiatzaren 10ean. Ekimen berezi horren helburua gure uriko biztanleen artean musikarako eta, batez be, musika klasikorako zaletasuna piztea da.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Musikea dibertigarria da programearen aurtengo edizinoa jarriko dau martxan barikuan, maiatzaren 10ean. Ekimen berezi horren helburua gure uriko biztanleen artean musikarako eta, batez be, musika klasikorako zaletasuna piztea da.

Maiatzean zehar, Abando – Barrainkuako Udaltegiak, helduei zuzendutako hiru kontzertu didaktiko eta umeentzat berenberegi diseinautako ipuin saio bat eskainiko ditu. Seigarren edizinora heldu dan kontzertu didaktikoen ziklo horren helburu nagusia, entzuleak musika klasikora hurreratzea da, musika genero horren ezagutza eta gozamena bultzatuz, eta txikienen artean musika genero horretara ikus-entzule barriak erakartea.

Musikea dibertigarria da egitaraua datorren barikuan hasiko da (arratsaldeko 19:30ean), Impromptu Taldeak Mozarti eskainiko deutson saioagaz. José Manuel Cachok (biolina), Victor Jiménezek (pianoa) eta Sergio Barrancok (klarinetea) osotutako musika hirukoteak musikari handi austriarraren 16 lan interpretauko ditu. Saio horren helburu bakarra ez da Mozarten musikara hurreratzea, ikus-entzuleei Mozarten alderdi gizatiarrena, eta beharbada gitxien ezagutzen dana, erakustea baino.

Bigarren kontzertu didaktikoa maiatzaren 16an, izango da, arratsaldeko 19:30ean, eta protagonista Urval Ensemble klarinete laukotea izango da. The clarinet hezkuntzea eta musikea buztartzen dituan egitasmo bitxia da, gure eremu geografikotik kanpo sortua. Jasone Etxebestek, Mikel Emezabalek, Carlos Casadók eta Marixi Sesmak, Aita Donostia, Astor Piazzolla, Jesús Guridi eta Jean Françaix konposatzaileen lanean oinarritutako errepertorioa eskainiko dabe.


Umeentzako saioa

Hurrengo saioa, maiatzaren 24koa, umeei zuzenduta egongo da (18:30ean). Oraingo honetan, Tin Pan Alley taldeak August Strindberg dramagile suediarraren Los secretos del secadero de tabaco lana aurkeztuko dau; 5 urtetik aurrerako umeei zuzendutako ipuin musikala da. Egileak, gaizkia on bilakatzeko dagozan aukerei buruzko itxaropenez betetako mezua emoten dau. Idoia Somoza sopranoak jarriko deutso ahotsa ipuinari, Marta Galleguillos pianoan lagun dauela.

Kontzertu didaktikoen aurtengo edizinoa maiatzaren 31n zarratuko da, arratsaldeko 19:30ean, baita be, Nuria Orbea soprano bilbotarrak eta Marion Descjacquesek, Bilboko Orkestra Sinfonikoko – BOSeko arpa solisteak, osotutako Músicas del mundo egitasmoagaz. Ekimenak musikearen ondare kulturala jasoten dau, Ravel, Villa – Lobos, Debussy, Ginastera edo Falla lako musikako maisu handiek konposizinorako eben begiradearen bitartez. Horrezaz gan, melodia herrikoi greziarrak, argentinarrak, brasildarrak, sefardiak edo zeltiarrak interpretauko ditue.

Kontuak kontu, sarrerea doban izango da baina kontuan izan leku kopuru mugatua dala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu