Euskal Akuarelisten Alkartearen erakusketa kolektiboa ikusgai Bilboko Ondare aretoan
2013-05-06 13:45 KultureaEuskal Akuarelisten Alkartearen 200 Taldeko Erakusketea, 68 urtetan zehar, bai gurean, zein nazinoartean, urmargo bidezko sorkuntzan erreferente bilakatu dan talde honen urtemuga-ospakizunaren ekitaldi nagusia da.
Euskal Akuarelisten Alkartearen 200 Taldeko Erakusketea, 68 urtetan zehar, bai gurean, zein nazinoartean, urmargo bidezko sorkuntzan erreferente bilakatu dan talde honen urtemuga-ospakizunaren ekitaldi nagusia da. Horren bitartez, akuarela lantzen daben margolarien kalidade ukaezina erakutsi nahi dogu, baita artelanen adierazkortasunaren aberastasuna eta obrek transmitiduten daben indarra be.
Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare aretoak Euskal Akuarelisten Alkartearen 200 erakusketea inaugurau eban pasa dan barikuan. Erakusketeak European Confederation of Watercolour Societies alkarteko kideen 76 lan batzen ditu, hainbat herritatik datozenak, besteak beste, Estonia, Frantzia, Italia, Suedia, Norvegia, Finlandia, Danimarka, Islandia, Polonia, Belgika, Katalunia, Madril eta Andaluziatik.
Era berean, lehenengo erakusketa birtualaren proiekzinoak osotuko dau Bilboko Ondare aretoan izango dan erakusketea. Proiekzino horren bidez, aukerea egongo da Euskal Akuarelisten Alkarteko 64 kidek eginiko 192 lan ikusteko. Erakusketea Arteen I. Asteburuagaz batera egingo da, eta Bilbao Art District ekimena eta Euskal Akuarelisten Alkartea dagoz ekitaldi hori antolatzen daben erakundeen artean.
Beste alde batetik, maiatzaren 17an, Patricia Lopez Landabasoren Betidanik eta betirako akuarela performancea aurkeztuko da. Lara Zombie AEBetako akuarelistearen lanean inspirautako ekimen bat da, eta artisteak Andrea Abalia margolariaren eta Haladzipo txalapartarien lankidetzea izango dau Ondare aretoko ekitaldi-aretoan izango dan jarduera horretan.
Azkenik, maiatzaren 30ean, Paz Diaz Espada akuarelisteak ikastaro magistral bat emongo dau eta, amaitzeko, bagilaren 14an, Euskal Akuarelisten Alkartearen sorrereari buruzko berbaldi bat emongo dau Juan Manuel Lumbreras galeria-jaubeak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!