Bizkaiko jantzen irudi eta soinuak batu ditue Bilboko Euskal Museoan
2013-03-21 13:56 KultureaBizkaian jantzea eta musikea biztanleen eguneroko bizimoduko osogai garrantzitsuak izan dira, eta hainbat ospakizunetako ardatz dira gaur egun be. Jantzok hurretik ezagutzeko erakusketea antolatu dabe Bilboko Euskal Museoak eta Bizkaiko Jantzarien Biltzarrak, Bizkaiko jantzak eta jantzariak.
Bizkaian jantzea eta musikea biztanleen eguneroko bizimoduko osogai garrantzitsuak izan dira, eta hainbat ospakizunetako ardatz dira gaur egun be. Jantzok hurretik ezagutzeko erakusketea antolatu dabe Bilboko Euskal Museoak eta Bizkaiko Jantzarien Biltzarrak, Bizkaiko jantzak eta jantzariak.
Soka-jantzea, Eguzki jantzea, Lekeitioko Kaixarrankea... bertoko zein kanpoko kronista eta etnografoek nabarmendu dabe bizkaitarrak, ganerako euskal herritarrak lez, oso jantzazaleak dirala. Jantza ondare bizi eta aldakorra da, jantzan egiten dauen komunidade horregaz batera aldatzen daba, baina sarritan galdu egin dira. Berreskuratze-lan hori jantza-taldeek egin izan dabe, ahalegin horren emoitzea da Bizkaiko jantzak eta jantzariak erakusketea. Gure memoria historiko, kultura eta artistikoa dala nabarmendu dau Josune Ariztondo Kultura diputaduak.
Erakusketak atal nagusi bi ditu, batetik, Herri jantzen ganekoa, eta bestetik, Erritu jantzei burtuzkoa. Herri jantzak agerpen kolektibo eta ludikoak dira, ospakizunetan eta jaietan komunidade osoak parte hartzen dau. Erromeria, soka-jantzea, erregelak, mahai ganekoak eta txakolin-jantzea dira horreetako batzuk. Erritu jantzek, barriz, egitura zehatza daukie, bai jantzarien eraketea bai pausuak eta koreografiak itxiak dira. Talde honetakoak dira, besteak beste, kaixarrankea, jantzari-jantzea, errebonbilloak, ezpata-jantzea eta saragi-jantzea.
Bizkaiko jantzen aberastasuna eta ugaritasuna figurak eta segizinoak, musika-erritmoak, jantzak, eta hori guztiori inguratzen eta identifikarazoten daben eszenografiak eta erropak dagoz ikusgai Euskal Museoan. Bizkaiko Jantzarien Biltzarreko Jose Mari Oyarzabalek, Jon Gamindek eta Jon Pertikak atondu dabe erakusketea, Iñaki Irigoien ikertzaileak batutako materialaren ganean.
Bizkaiko jantzei egindako ekarpena eskertzeko leku berezia izango dau Iñaki Irigoienek erakusketan. ere landa-lanei, inkestei eta artxiboetako ikerketei esker, jantza ugari berreskuratu edo birsortu ahal izan dira berari esker, Ariztondok nabarmendu dauenez.
Erakusketeagaz batera, hiru jantza-emonaldi aurkeztu ditue, apirila, maiatza eta bagilean. Lehenengoa apirilaren 20an izango da, eta Durangaldeko jantzak izango dira protagonista; maiatzaren 11n, Lea-Artibai eskualdeko jantzak ikusteko aukerea eukiko dogu; eta bagilearen 1ean, Bizkaiko beste toki batzuetakoak. Saio guztiak Bilboko Plaza Barrian egingo ditue.
Erakusketea bagilaren 23ra arte egongo da zabalik.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!