Galtzagorri alkarteak euskerazko Ume eta Gazte Literatureari buruzko dokumentazino gunea sortu dau
2013-02-21 12:00Galtzagorri alkarteak Dokumentazio Gunea izeneko atal barria ipini dau martxan bere webgunean. Euskerazko Ume eta Gazte Literaturako liburuen kritikak, lanen gidak eta bibliografia jaso ditue bertan. Aldizkarien mailegu zerbitzua gune honetatik bideratuko dabe aurrerantzean.

Galtzagorri alkarteak Dokumentazio Gunea izeneko atal barria ipini dau martxan bere webgunean. Euskerazko Ume eta Gazte Literaturako liburuen kritikak, lanen gidak eta bibliografia jaso ditue bertan. Aldizkarien mailegu zerbitzua gune honetatik bideratuko dabe aurrerantzean.
Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura alkarteak orain arte Euskal Ume eta Gazte Literaturan egoan hutsune handi bati egin nahi deutso aurre. Ume eta Gazte Literaturaren inguruan argitaratzen diran euskerazko kritika, liburu-gida, bibliografia eta aldizkariak batzea da alkartearen helburua.
Kritiken hemerotekan, 2012. urtetik aurrera prentsan argitaratu diran kritika literarioak batu ditue. Gaur egun ez dagoz beste inon jasota. Liburuen giden atalean, EAEko liburutegiek egiten dituenak, Clij aldizkariaren liburuen zerrendak, FGSRek (Fundación Germán Sánchez Ruipérez) argitaratutakoak eta IBBYren (International Board on books for young people) zerrendak batu dira, besteak beste.
Bibliografia guneak Ume eta Gazte Literaturaren inguruan argitaratzen diren artikulu, liburu, azterketak eta abarren erreferentziak ditu. Aldizkarien maileguak, ganera, Dokumentazio Gune honetan sartu ditue. Euskal Herrian zein kanpoan argitaratutako aldizkariak ditu Galtzagorrik bere bulegoan. Galtzagorrik jasotako aldizkarien informazinoa digitalizeteaz gan, maileguan hartzeko aukerea eskainiko dau, formulario baten bidez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!