Anari taldeak Zarautzen amaituko dau birea martiaren 10ean

Bizkaie! 2013-02-20 13:17   Musikea

Anari taldeak joteari itxiko deutso, boladatxu baterako, taldekideetako batzuk beste proiektu batzuk burutu ahal izateko. Birea amaitu orduko, baina, lau kontzertu emongo ditue, lehenengoa zezeilaren 23an, Donostiako Viktoria Eugenian.

Bira luze eta emonkorra amaitzen hasiko dira, beraz, zapatuan, Donostian. Ostean, beste hiru zuzeneko egingo ditu Anari taldeak: martiaren 2an, Leioan; 9an, Donibane Garazin; eta, 10ean, Zarautzen.

Zarauzko Putzuzulon jo ondoren, Anarik, bakarka, formatu txikiko emonaldiak eskaintzeko asmoa dauka. Daborduko lau hitzordu helarazo deuskuz: apirilak 14, Elizondon; 19an, Bermeon; bagilak 7, Tuteran; eta, 303an, Lekornen, EHZ jaialdian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu