Xabi Aburruzagaren hirugarren lana abian da
2013-02-20 11:26 MusikeaHamalau abestik osotuko dabe Neure, danak Aburruzagak berak konposatuak, Jose Urréjolak sortutako bat izan ezik. Pieza instrumentalak zein abesturiko kantak topauko doguz lan honetan; zehatz esateko, Aburruzagak Unai Elorriaga, Iñaki Aurrekoetxea eta Kirmen Uribek idatzitako bost kantei jarriko deutse ahotsa.
Musikari bizkaitarrak martiaren 2an ekingo deutso Neure diskoaren grabazinoari. Lan honegaz, Aburruzagak tradizinoa eta modernidadea buztartzen dituan bere estilo propioa jorratzen jarraitzen dau.
Xabi Aburruzaga, musika munduan ibilbide luzea dauen trikitilaria Neure izeneko bere hirugarren proiektuan dabil lanean. Aurreko lanetan legez (Bizkaiko Trikitixa eta Denboraren Naufrago), honetan be tradizinoa eta modernidadea, iragana eta etorkizuna nahasten ditu Aburruzagak, eta bere estilo eta marka personalaren heldutasunera heltzen da.
Hamalau abestik osotuko dabe Neure, danak Aburruzagak berak konposatuak, Jose Urréjolak sortutako bat izan ezik. Pieza instrumentalak zein abesturiko kantak topauko doguz lan honetan; zehatz esateko, Aburruzagak Unai Elorriaga, Iñaki Aurrekoetxea eta Kirmen Uribek idatzitako bost kantei jarriko deutse ahotsa.
Esandakoak esanda, Xabik martiaren 2an ekingo deutso grabazinoari, eta produkzino lanetan lagun izango dau Mikel F. Krutzaga, Grammy baten irabazlea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!