Espainia eta Frantziako konpositoreak gogoratuko ditue Bilboko Musika-Musica jaialdian, martiaren 1etik 3ra

Dabi Piedra Robledo 2013-02-14 14:33   Musikea

70 kontzertuko egitaraua iragarri dabe, martiaren 1, 2 eta 3ko astebururako, beraz, Bilboko Euskalduna Jauregiko aretoak musikaz beteko dira. Beste urte batzuetan legez, goi mailako musikariakaz batera, kontserbatorio eta musika-eskoletako ikasleei be aukerea emongo deutsie parte hartzeko.

Elkar Begira izenburupean, XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran Frantziak eta Espainiak emon zituen musikari nabarmenenetako batzuen piezak entzun ahal izango dira Euskalduna jauregian. Herrialde bietako musikarien artean harremon estua egon zan eta sasoiko abangoardia musikalaren parte izan ziran. Ohiko moduan, Musika-Musica jaialdiko kontzertu arruntez ganera, gaztetxuei zuzendutako saioak, berbaldiak eta abar be programau ditue.

70 kontzertuko egitaraua iragarri dabe, martiaren 1, 2 eta 3ko astebururako, beraz, Bilboko Euskalduna Jauregiko aretoak musikaz beteko dira. Beste urte batzuetan legez, goi mailako musikariakaz batera, kontserbatorio eta musika-eskoletako ikasleei be aukerea emongo deutsie parte hartzeko. Ibone Bengoetxea Bilboko Udaleko kultura zinegotziak azpimarratu dauenez, gero eta kontserbatorio gehiago etorten dira Musika-Musicara, gero eta urrunagotik. Aurten, 23 eskolatako 600 bat ikasle izango dira Bilbon. Kontuan hartu behar da, geuk konbidau beharrean, kontserbatorioak eurak izaten dirala, gero eta sarriago, gugana joten dabenak, jaialdirako leku eske, azpimarratu dau Bengoetxeak.

Aurtengo programazinoan, XIX. mendearen amaierako eta XX.aren hasierako Espainia eta Frantziako konpositoreak izango dira jaialdiaren ardatz nagusia. Bilbao 700 Fundazinoko arduradun Begoña Salinasek azaldu dauenez, sasoiko musika klasikoaren abangoardia izan ziran musikari hareek. Parisen sortu eben frantziarrek abangoardiako musikea eta, Espainiako konpositore asko hara joan ziran. Salinasen arabera, konpositore ezagunen piezak joko ditue, Bizet, Faure, Saint Saens, Debussy, Albeniz, Granados, Falla eta abar interpretauko ditue musikariek, baina publikoarentzat horren ezagunak ez diran musikariei be lekua egin nahi izan deutsegu. Holan, Toldra, Almandoz, Chabrier, Toulenc eta beste batzuen sorkuntzaz be gozau ahal izango da. Euskal konpositore batzuk be sartu ditue egitarauan, Ravel, Guridi eta Sarasate.

Igaz baino aurrekontu txikiagoa izan arren, programazinoaren kalidadeari eta kantidadeari eutsi deutsiela nabarmendu dau Begoña Salinasek. Aurten sesino bat gehiago egongo da, guztira 70. Prezioak be, igazkoak izango dira, 5 eta 9 euro artean, BEZaren igoerea antolatzaileen kontura izango da. Sarrerak zezeilaren 18tik aurrera salduko ditue, Bilbao 700 Fundazinoaren egoitzan eta Euskaldunako leihatilan.

Martiaren 1etik 3rako emonaldiakaz batera, ekintza osogarriak izango ditu aurtengo Musika-Musica jaialdiak. Datorren astean berbaldi zikloa egongo da, astelehenetik eguenera egunero berbaldi bat egongo da, danak erdera hutsean. Ikastetxeetako umeentzat, era berean, antzezlan pedagogikoa preparau dabe, Elkar begira, erreportaje zoragarria izenburupean. Asmo dibulgatiboa dauka ekimen horrek eta, aurten, 36 ikastetxetako 3.000 ikasle inguruk parte hartuko dabe. Ibone Bengoetxea zinegotziak adierazo dauenez, kulturea edade guztietara eta gizarteko eremu guztietara zabaldu nahi dogu, kulturea danoi zabalik dago. Iñaki Azkuna Bilboko alkateak, bere aldetik, Musika-Musica antolatzen dauen taldetxua zoriondu dau: Bost laguneko taldea baino ez dauka Begoña Salinasek hau guztia antolatzeko, ezin sinistekoa da egiten daben lan bikaina, esan dau Azkunak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu