Ume Literaturako Mikel Zarate IV. Saria martxan da
2013-02-05 14:06 KultureaLezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak Mikel Zarate ume literaturako lehiaketearen laugarren edizinoa antolatu dabe. Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskeraz sortutako kontakizunak aurkeztu daitekez. Lanak hartzeko azkenengo eguna apirilaren 30a da.
Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak Mikel Zarate ume literaturako lehiaketearen laugarren edizinoa antolatu dabe. Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskeraz sortutako kontakizunak aurkeztu daitekez. Lanak hartzeko azkenengo eguna apirilaren 30a da.
Mikel Zarate idazle lezamarrak euskal kulturaren alde egindako lan itzela egin eban, haren gomutaz eta umeentzako irakurgai barriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz sortu zan orain lau urte lehiaketea. 6 eta 12 urte arteko umeek irakurteko testuak aurkeztu behar dira, jatorrizkoak, beste inondik moldatu bakoak, eta aurretik saririk jaso edo argitaratu barik egon behar dabe.
Kontakizunaren hiru kopia bialdu behar dira, egilearen izena agirian itxi barik, eta horreekaz batera gutunazal itxi bat, kanpoan idazlanaren izenburua eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta NAN agiriaren fotokopia izango dituana. Idazlanak helbide honetara bialdu behar dira: Lezamako Udala - Mikel Zarate Saria, Aretxalde, 1, 48196, Lezama.
Lanak bialtzeko azkenengo eguna apirilaren 30a da. Epaimahaiak maiatzaren 31n hartuko dau ebatzia. Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Xabier Mendiguren Elizegik osotuko dabe epaimahaia. Sari bakarra emongo da, 3.000 eurokoa. Ganera, Elkar argitaletxeak argitaratu egingo dau eleberri edo ipuin saritua, saria jakinarazoten danetik sei hileko epean, behar diran marrazkiez horniduta.
Argibide gehiago: Lezamako Udala, liburutegia@lezama.org edo 944556126; Elkar argitaletxea, liburuak@elkar.com edo 943310267
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!