Euskal musikearen azken 50 urteetako ibilbideari buruzko erakusketa bat zabaldu dabe Bermeon

Bizkaie! 2012-11-26 10:17   Kulturea

Euskal Herrian musikeak izan dauen bilakaerea erakutsi nahi da, garai bakotxaren testuinguru politiko, soziala eta kulturala kontuan hartuz. Azaletatik sustraietara erakusketearen beste helburu bat da gazteei azken 50 urteetako euskal musikearen historiaren barri emotea, eta holan, bisita gidatuak egingo dira Bermeoko ikastetxeetako ikasleakaz.

Bermeoko Nestor Basterretxea aretoak Azaletatik sustraietara. Euskal musikarien azalak 1960-2012 erakusketea zabaldu dau eta abenduaren 2ra arte izango da ikusgai. Bertan, azken 50 urteetako euskal musikearen ibilbidea erakutsiko da, eta horretarako, euskal disko-azalak eskala handian eta bere sinopsiak eta ikus-entzunezko materiala egongo dira ikusgai.

Hainbat eta hainbat artisten diskoen azalak ikusi ahal izango dira erakusketa honetan, besteak beste, Mikel Laboa eta Delorean, Xabier Lete eta Eskorbuto, Kortatu eta La Oreja de Van Gogh eta beste asko eta asko, Bermeoko Udaleko iturriek jakinarazo dabenez.

Erakusketa honegaz, Euskal Herrian musikeak izan dauen bilakaerea erakutsi nahi da, garai bakotxaren testuinguru politiko, soziala eta kulturala kontuan hartuz. Azaletatik sustraietara erakusketearen beste helburu bat da gazteei azken 50 urteetako euskal musikearen historiaren barri emotea, eta holan, bisita gidatuak egingo dira Bermeoko ikastetxeetako ikasleakaz. Erakusketea abenduaren 2ra arte ikusi ahal izango da, egunero, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu