Gose taldea techno musikatik hur, bosgarren diskoan
2012-11-21 17:18 MusikeaBosgarren disko honi be ez deutse ipini izenik Gose taldeak, baina kolorea eta zenbakia bai, hau bosgarren hau laranjea da. Ines Osinagak, Jon Zubiaga Osoronek eta Iñaki Bengoak trikitia eta doinu elektronikoak buztartu ditue, baina technoari leku emon deutso hirukoteak.
Bosgarren disko honi be ez deutse ipini izenik Gose taldeak, baina kolorea eta zenbakia bai, hau bosgarren hau laranjea da. Ines Osinagak, Jon Zubiaga Osoronek eta Iñaki Bengoak trikitia eta doinu elektronikoak buztartu ditue, baina technoari leku emon deutso hirukoteak.
Garagarrila, iraila eta urrian grabau zituen kantak Arrasateko Shot! estudioan eta Madrilgo Estudios 54-en. Madrilen techno musikan adituak diran Juan Sueiro eta Moli izan dira teknikariak, eta eurek egin ditue nahasketak eta produkzinoa. Masterizazinoa Jonan Ordorikak egin dau, Mamia estudioan.
Hamaika kanta ondu ditu Gosek, euretako bat bersinoa, Bad f-lineren Desolé. Eneko Barberenak Zaborra abestiaren hitzak idatzi ditu, eta Naizena izateko kantearen nahasketea DZ eta Patrol Destroyersek egin dabe. Aurreko diskoetako estilo bardintsua dakarre Gosekoek, trikitia, gitarrak eta doinu elektronikoa, baina oraingoan beste pausu bat emon dabe, techno musikarantz, hain zuzen be.
Urtarrilean hasiko dira diskoa aurkezten, baina lehentxuago, Durangoko Azokako Ahotsenea gunean joko dabe, abenduaren 8an, 13:30ean. Azokan bertan, Irudienean, Ezetz abestiaren 3Dko bideoklipa aurkeztuko dabe, abenduaren 9an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!