Ipar Euskal Herriko argitaletxeek 35 nobedade daroez Durangoko Azokara

Bizkaie! 2012-11-26 10:33   Kulturea

Ipar Euskal Herriko argitaletxeek txoko berezia izango dabe aurten Durangoko Liburu eta Disko Azokan, izan be erakusmahai berean batuko dira Agorila, ZTK, Gatuzain, Ikas eta Maiatz etxeek aurkeztuko dituen 35 nobedadeak, Gerediaga eta Euskal Kultur Erakundearen (EKE) arteko alkarlanari esker.

Ipar Euskal Herriko argitaletxeek txoko berezia izango dabe aurten Durangoko Liburu eta Disko Azokan, izan be erakusmahai berean batuko dira Agorila, ZTK, Gatuzain, Ikas eta Maiatz etxeek aurkeztuko dituen 35 nobedadeak, Gerediaga eta Euskal Kultur Erakundearen (EKE) arteko alkarlanari esker.

Horrezaz gan, Elkarren Ipar Euskal Herriko adarra Elkar argitaletxearen mahaian egongo da, eta bertan salduko ditu Seaskak bere egutegi ezagunak.

Ume eta gazteen literaturearen arloko uztea izango da ugariena Durangon. ZTK argitaletxeak Amaia Hennebutte-Millarden Begi Blue eta Himalayajavakaputadiziburrina lanak eroango ditu; Ikasek, Luixa Giltzuk itzulitako Grimm anaien Elur Xuri, Haize Othondoren Olentzero eta Jean-Louis Davantek euskeratutako Ilurre kixkur eta hiru hartzak; eta Gatuzainek, Géraldine Collet et Lunaten Nik badakit egiten!, Ione Josiek itzulita, aurkeztuko dau.

Saiakereari jagokonez, besteak beste, Gatuzain etxeak Maritxu Lopepek idatzitako Biharko lurraren hazia. 10 begirada Iparraldeko larorantxa biologikoaz kaleratu dau; Maitzek, Emilio Lopez Adan Beltzaren, ETAren estragia armatuaren historiaz; eta, Elkarrek, Xabier Itzainaren Euskaldun Fededun. Errepublikaren oroimen urratuak.

Poesian, Eric Dicharryk Hormatik Hormaraino (Maiatz) daroa Azokara, eta Urtzi Urkizuk Kezka bat gutxiago (Maiatz). Nobelan be badago aukerea: Inifife, Jorajuriarena, eta Jaun Martin, Peio Jorajuria Otalazterena. Ganera, Maiatz alkarteak Maiatz aldizkariaren 54. zenbakia aurkeztuko dau.

Agorilak hainbat disko izangho ditu erakusmahaian, tartean: Bigarren Bizi, Kriolinak; Birak Tour, Iñaki Dieguez; Erokeriaz, Izarrak; Gogor, Derioko Abadeak; Orhoit, Panpi Laduche; eta, Denbora, Etchart Ahizpak. ZTK-k Amaren Alabak hirukotearen Plazandere kaleratu dau.

Ikus-entzunezkoetan, Jean Bordaxar eta Arrokiaga alkarteak aurtengo pastorala jaso dabe DVDan, Jose Mendiague Pastoralaren kantuak, eta Kanaldudek, Itsasuko Kabalkada eta Orreagako gatazka 778.urtean.

Durangoko Azokako egitarauan be lekua izango dabe Ipar Euskal Herriko liburu eta diskoek. Ahotsenea gunean, ondoko aurkezpenak atondu ditue: abenduaren 6an, Eric Dicharryren Hormatik Hormaraino; hilaren 7an, Xabier Soubeleten Oroizirriak 2; 8an, Amaia Hennebutte Millarden Hymalayajavakaputadiziburrina eta Begi Blue, Emilio Lopez Adan Beltzaren ETAren estrategia armatuaren historiaz; eta, 9an, Ainara Maia Urrozen Chansons d’amour, ilargi beterik gabeko gauak, Urtzi Urkizuren Kezka bat gutxiago eta Peio Jorajuriaren Inifife. Eta, Plateruena kafe antzokian Etchart Ahizpek Denbora disko barria aurkeztuko dabe, abenduaren 8an, 13:00etan.

Ipar Euskal Herriko argitaletxeen nobedade guztiak, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu