Badator 'Eztabaidak Literatureagaz' programea Jon Bilbao eta Luis Landerogaz

Bizkaie! 2012-11-08 11:46   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak, Luis Landero eta Jon Bilbao idazleen arteko topaketea jasoko dau datorren martitzenean, zemendiaren 13an, 19:00retan, literaturearen espazioaren inguruan; erabilten diran espazioak, eremu edegiak eta zarratuak; urikoak edo landa guneetakoak, intimoak, eta batzuetan egilearen buruan baino existiduten ez diranak.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak, Luis Landero eta Jon Bilbao idazleen arteko topaketea jasoko dau datorren martitzenean, zemendiaren 13an, 19:00retan, literaturearen espazioaren inguruan; erabilten diran espazioak, eremu edegiak eta zarratuak; urikoak edo landa guneetakoak, intimoak, eta batzuetan egilearen buruan baino existiduten ez diranak.

Eztabaidak Literatureagaz ekimenaren helburua literatureagaz alkartzeko topalekua eskaintzea da, zeharkako ikuspegitik, letrak eta beste zenbait diziplina lotuz (arkitekturea, musikea edo matematikak, besteak beste), edo literaturearen genero batean oinarrituz, genero horretan sakonduz, egileen eskutik.

Alkarrizketak hilero izaten dira, martitzenetan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoko eszenatokian. Bertan, espezializautako kazetari batek aurkezle eta gidari lanak egiten ditu eta oraingo honetan, liburu eta literatura gaietan espezializautako Radio Euskadiko Txani Rodríguez kazetari eta idazle arabarra izango da.

Luis Landero (Alburquerque, Badajoz, 1948), Filologia Hispaniarrean lizentziatua Unibersitate Konplutensean, literatura irakasle izan da Madrilgo Arte Dramatiko eskolan, eta Yaleko Unibersidadeko irakasle konbidatua izan zan. 1989an egin zan ezagun Juegos de la edad tardía lanagaz (Kritikaren Saria eta Narrazino Sari Nazionala 1990ean). Eleberri horren ondoren Caballeros de fortuna (1994), El mágico aprendiz (1998), El guitarrista (2002), Hoy, Júpiter (2007, XV. Arcobispo Juan de San Clemente Saria) eta Retrato de un hombre inmaduro (2010, hainbat hizkuntzatara itzulia) lanak etorri ziran. Landero Espainiako narrazinoaren izen garrantzitsuenetakoa da gaur egun. Bere azken lana aurten argitaratu da, Absolución eta, ezelako duda barik, haren eleberririk bizkorrena da, maitasun istorio samurra eta ezagupenez eta jakinduriaz beteriko kontakizun bikaina.

Jon Bilbaori jagokonez (Ribadesella, 1972) bere kontakizun laburrakaitik da ezaguna. Kontakizun labur horreei esker zenbait sari eta aintzatespen jaso ditu, 2005eko Asturias Joven edo 2007ko Ignacio Aldecoa saria, besteak beste. Gazteenei zuzendutako personaia historikoen zenbait biografia argitaratu ditu, baita bi eleberri be, El hermano de las moscas eta Como una historia de terror. Azken lan horregaz Ojo Crítico de Narrativa izeneko saria irabazi eban 2008an. 2010ean, bigarren ipuin liburua argitaratu eban, Bajo el influjo del cometa, eta lan horregaz Euskadi Literatur Saria irabazi eban. Haren azken eleberria Padres, hijos y primates (Salto de Página, 2011) da.


Bosgarren edizinoa

2007ko urtarrilean Eztabaidak Literatureagaz egitaraua martxan jarri zanetik, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoak idazle bikoteen arteko alkarrizketak jaso ditu, besteak beste, Ana María Moix eta Luisa Etxenike, Alfonso Sastre eta Carlos Gil, Luis Eduardo Aute eta Ruper Ordorika, Juan Manuel De Prada eta Aitzpea Goenaga, Juan Bas eta Juan Madrid, Fernando Marías eta Toti Martínez de Lezea, María Dueñas eta Lorenzo Silva, Alberto Vázquez-Figueroa eta Almudena Arteaga, Jordi Esteva eta Rosa Regás edo Juan José Millás eta Pedro Ugarte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu