Zientziaren Asteak gizartea eta zientzia hurreratuko ditu egunotan Bilbon, Gasteizen eta Donostian
2012-11-06 11:02Bilboko Alondigan, Donostiako Artzain Onaren plazan eta Arabako Campusean egingo da UPV/EHUko Zientziaren, Teknologiaren eta Barrikuntzearen Astea zemendiaren 7tik 11ra arte. Jaialdi ludiko eta pedagogiko honek zientziaren eta teknologiaren mundura erakarri gura dau gizartea.

Bilboko Alondigan, Donostiako Artzain Onaren plazan eta Arabako Campusean egingo da UPV/EHUko Zientziaren, Teknologiaren eta Barrikuntzearen Astea zemendiaren 7tik 11ra arte. Jaialdi ludiko eta pedagogiko honek zientziaren eta teknologiaren mundura erakarri gura dau gizartea.
ZientziaAstean UPV/EHUko sail ugarik parte hartu dabe. Irakasleek, ikasleen laguntzinoagaz, egitarau interesgarri eta zabala prestau dabe adin guztietako bisitariek zientziaren printzipio eta bitxikeri ezagutzeko.
Bilbon, ZientziaAstea eguaztenean, zemendiak 7, abiatuko da Bilboko Alondigan, eta domekara arte egongo da zabalik. Kulturguneko Atrioan 15 erakusmahai ipiniko dira eta, bertan, kimikea, injinerutza biomedikoa, errobotikea, geologia, fisikea, topografia eta arkeologia gaien inguruan jarduera, jolas eta erakustaldiak proposauko jakiez bisitariei.
Paleontologiari buruzko tailerrak eta zientzia ikuskizunak antolatu ditue, ostera didaktikoak bere bai Bilboko itsasadarra ezagutzeko, izarrak gauez teleskopio handi baten bidez ikusteko, Sarrikoko parkeko zuhaitzak ezagutzeko eta abar.
Gasteizen, ZientziaAstea Lucio Lascaray Ikerketa eta Ikasketa Aurreratuen Gunean (IIAG) egingo da, zemendiaren 8tik 10era bitartean, eguenetik zapatura. Danetara, 11 stand egongo dira, kartografia, arkeologia historikoa, ordenagailuz egindako diseinua, zelula amak, nutrizinoa, analisi kimikoa, geografia, hizkuntzalaritzea eta beste arlo batzuei buruzkoak. Han egingo dituen tailerretan, besteak beste, gazten dastaketea egingo dabe edo helikoptero telegidatu bat erabili airetiko argazkiak atarateko. Ganera, Gesaltza Añanara eta Arabako Errioxara osterak egingo ditue.
Eta Donostian, Artzai Onaren Plazan egingo dabe ZientziaAstea, karpa handi batean, hilaren 8tik 10era arte. Han hamar bat stand ipiniko ditue. Tailer bereziak atondu dira, berbarako, robot bertsolariari hitzak edo gaiak proposau ahal izango jakoz edo Zaintza Intentsiboetako Unidade (ZIU) mobikor bat bisitetako aukerea izango da. Antolatutako ibilaldietan Aquariumeko instalazino teknikoak eta geologian adituekaz Zumaiako Flyscha hobeto ezagutzeko aukera izango da.
Horrezaz gan, SPRI Eusko Jaurlaritzako enpresa garapenerako agentziak Business Global Conference kongresua antolatu dau zemendiaren 12an. Persona eta erakunde barritzaileen topaketea da, ideia eta esperientzia barriei buruz alkarregaz hausnartu eta eztabaidatzeko. Aurton, Egizu desbardin, arinago, urrunago, barritzaileago gaia aukeratu dabe, pentsetako, lehiatzeko eta jarduteko modu desbardin bat sustatzeko asmoz. Egitarau osoa, hemen.
Urtero lez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Teknologi Parkeetako ate edegien jardunaldiak jai bihurtuko dira familia osoarentzat, zemendiaren 18an. Eskaintza ederra egongo da, puzgarriak, tailerrak, jarduerak parkeko enpresetan eta beste makina bat modu teknologia eta bere aplikazinoak ulertzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!