Pakistango Iparraldeko zamaketariei buruzko berbaldia, ‘Mendia eta giza-garapena’ zikloan
2012-10-31 10:04Pakistango bost zortzimilakoetako bat igotera joaten diran mendizaleek bidaiarako kideak behar dituela azalduko dau Ortzi Akizuk. Izan be, kide horreek fardelak garraiatzen dituenak dira. Zamatzaileen bizi baldintzak eta mendizale eta zamaketarien arteko hartu-emonak aztertuko ditu Gasteizko Injinerutzako Unibersidade Eskolako irakasleak.

Alkartasunean mendia bide lemapean, berbaldi-zikloa antolatu dabe UPV/EHUk, Felix Baltistan Fundazinoak eta Mugarik Bako Injinerutza alkarteak eta gaur, urriak 31, arratsaldeko 18:00etan, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan (Sarriena auzoa z/g, Leioa-Erandio eremua), UPV/EHUko irakasle Ortzi Akizuk Mendizaleen arrastoei jarraituz, Karakorum mendizerrako zamalariak izenburuko berbaldia eskainiko dau. Felix Baltistan Fundazinoak, UPV/EHUk eta Mugarik Bako Injinerutza alkarteak antolatutako Mendia eta Giza-garapena zikloaren barruan dago berbaldia. Ziklo horren bidez, ikastegi desbardinetako ikasleek garapenerako lankidetzan izan leikien erantzukizuna eta lan aukerea ezagutarazo nahi dira.
Berbaldian, Pakistango bost zortzimilakoetako bat igotera joaten diran mendizaleek bidaiarako kideak behar dituela azalduko dau Ortzi Akizuk. Izan be, kide horreek fardelak garraiatzen dituenak dira. Zamatzaileen bizi baldintzak azalduko ditu Gasteizko Injinerutzako Unibersidade Eskolako irakasleak. Lagun horreek jatorriz Tibetekoak izan arren, Karakorum mendizerran bizi dira, harri eta edur artean, 2.500-3.000 metrotan kokaturiko bailaretan, harri baltzeko basamortu bertikalean hain zuzen be. Ortzi Akizuk mendizale eta zamaketarien arteko hartu-emonak aztertuko ditu, eta, hartu-emon estu horreei esker, alkarlanak garatzeko proiektu asko abian jarri dirala azalduko dau.
Pakistanen, 7.000 metro baino gehiago dituen 108 tontor dagoz, 700 baino gehiago 6.000 metrotik gora eta 5.000 eta 4.000 metro baino gehiago dituen beste hainbeste. Munduko 14 mendi altuenetariko 5 (zortzimilako) dagoz Pakistanen K -2 (8.611 m.), Nanga Parbat (8.126 m.), Hidden Peak, Gasherbrum I (8068 m.), Broad Peak (8.047 m.) eta Gasherbrum II (8.035 m.); horreetariko 4 Concordia, la confluencia Baltoro Glaziarra eta Godwin Austen Glaciarraren inguruan.
Berbaldirako sarrerea librea eta dobakoa da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!