Eustatek 'Euskal estatistika urtekaria' euskarri elektronikoan besterik ez dau zabalduko

Bizkaie! 2012-07-17 17:41

Eustatek Euskal estatistika urtekaria euskarri elektronikoan besterik ez dau kaleratuko aurten, lehenengo aldiz. 2012. urtean EAE ekonomia, gizarte, kultura, politika eta beste arlo batzuetako datu estadistiko garrantzitsuenak batu ditue urtekarian.

Eustatek Euskal estatistika urtekaria euskarri elektronikoan besterik ez dau kaleratuko aurten, lehenengo aldiz. 2012. urtean EAE ekonomia, gizarte, kultura, politika eta beste arlo batzuetako datu estadistiko garrantzitsuenak batu ditue urtekarian. Daborduko, konsultagai dago www.eustat.es gunean.

Estatistikaren Euskal Erakundeak atondutako urtekariak lau atal handi landu ditu: Ekonomia, Informazioaren gizartea eta I+G+b, Gizartea eta Lurraldea, eta Ingurumena. Lurralde historiko bakotxeko datuak jasoten dira, eta asko inguruko estadukoekaz alderatzen dira.

Datu ekonomikoei jagokienez, 2010. urtean, EAEko BPGren %66,9 zerbitzuen sektoreak sortu eban; %24,5 industriak, %7,8 eraikuntzeak eta %0,8 nekazaritza eta arrantzeak.

BPGren zatirik handiena Bizkaian sortu zan, %51,2 hain zuzen be. EAEn 165.995 enpresa dagoz, eta 890.093 enplegu sortzen ditue. Hiru behargin baino gitxiagoko enpresak dira nagusi, 500 baino gehiago dituen 81 besterik ez dagoz.

Informazioaren gizartearen inguruan batutako informazinoaren arabera, 2012an EAEko familien %63,2k ordenagailua eukan etxean, eta %91,4k, eskuko telefonoa. EAEk BPGren %2,08ko gastua egin eban I+Gn 2010. urtean.

Lan arloan, jarduera-tasea %56,2 izan zan igaz, eta langabezia-tasea, %10,8. Herritarren batez besteko errenta personala 19.631 euro dira; 25.376 euro gizonezkoena eta 14.242 euro emakumezkoena. Gipuzkoak dauka errentarik handiena, eta Bizkaiak, txikiena.

Osasun estadistika be batu dau Eustatek. EAEko 44 ospitaleetan 23.061 langile dagoz, eta biztanle bakotxak 1.034 euroko gastua dauka. Ospitaleen arloko gastua BPGren %3,5 da.

Biztanle kopuruari jagokonez, EAEk 2.174.033 biztanle zituan 2011ko urtarrilaren 1ean, eta 1.000 biztanleko 9,7 jaiotza. Aurtengo ikasturtean matrikuletako 349.095 ikasleetatik, 214.242k D ereduan ikasi dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu