Bermeoko Ormaza lantegia arte garaikideko erakustoki bihurtuko da hilaren 27tik aurrera

Bizkaie! 2012-07-13 15:04   Kulturea

Urdaibaiarte ON izenburuko arte garaikideko arte-proiektua aurkeztu dabe Bilbon. Iñigo Acha, Ibai León, Jon Lanbroa, Rober Garay, Jose Angel Uberuaga Ube eta Aristide Stornelli artistek eginiko hainbat obrek osotzen daben lana garagarrilaren 27tik zemendiaren 23ra arte egongo da ikusgai Bermeoko Ormaza konserben fabrika zaharrean.

Urdaibaiarte ON izenburuko arte garaikideko arte-proiektua aurkeztu dabe Bilbon. Iñigo Acha, Ibai León, Jon Lanbroa, Rober Garay, Jose Angel Uberuaga Ube eta Aristide Stornelli artistek eginiko hainbat obrek osotzen daben lana garagarrilaren 27tik zemendiaren 23ra arte egongo da ikusgai Bermeoko Ormaza konserben fabrika zaharrean.

Eusko Jaurlaritzeak, 2012 Fundazinoaren bidez, abiatutako Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea izenekoaren parte da Zentzua eta Iraunkortasuna ekimena, eta horren barruan dago Urdaibaiarte ON proiektu aurkeztu barria.

Bermeoko Ormaza Kontserben fabrika zaharra arte garaikiderako zelan berrerabili dan erakutsiko dabe sei artistek. Erakusketako komisario Alberto Palomeraren ustez, lantegian sartzeak zeozelango misterioa eta abenturea dauka, sorginkeriei eta geure-geurea dogun horri dei egitea lakoa da, barrualdeari, perzepzinoaren mekanismoak bizten dituan ingurune ezagun batera eroanda. Ikuslea esploratzaile bihurtuko da Ormaza lantegian, eta ikusteko eta sentiduteko modu barriak erakutsiko deutsezan eskultura, bideoarte, pintura, collage eta objektuekaz egingo dau topo. Sei artistak lotura estua dabe Urdaibaigaz, batzuk bertakoak dira, eta beste batzuk bertan bizi dira gaur egun.

Iñigo Achak Inundata proiektua egin dau. Ormaza lantegi zaharraren hormen ganean film labur zirikatzailea proiektau dau. Urdaibaiko kondaira eta sineskeriekaz loturiko gertaera bat azaltzen dau, adierazo dau. Ibai Leonek Urdaibairen inguruko paisaian denporearen eta esperientziaren prozesuak aztertu Muitot lanean. Rober Garayk Coelacanthus Biscayensis… Kimeren garai hartan… izeneko proiektua aurkeztu dau. Busturialdeko eskualdean siniskeriak eta amesak plano errealean egozan sasoi ilunetako kosmogonia mitologiko-industrialari buruzko uniberso harrigarria landu dau.

Jose Angel Uberuaga Ube-k Urdaibai como pretexto, zilbor-hestearen heriotza, umbilical cord deth lana sortu dau. Formatu handiko instalazino batzuk egin dodaz, naturearen, eraikuntzaren eta giza jarrerearen arteko kontraesana erakusteko, azaldu dau. Aristide Stornelliren Scratching the train beharrak Urdaibain trenez egindako bidaia erakusten dau da, collage eta diziplina arteko instalazino baten bidez. Jon Lanbroak UrTAibai Argigrafiak, Grafías de agua, WaterGraphy argazki-proiektua osotu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu