Beste behin, murrizketak euskal hedabideentzat

Bizkaie! 2012-07-13 10:56

Herri ekimeneko euskerazko hedabideok hausnarketa mahai bateratua sortzeko eskaerea egiteaz gan, eskaera zehatzak be jarri doguz erakundeen mahai gainean: diru laguntza politika aldatu eta hitzarmen eredua ezarri deiela, sektorean inbersinoak eta garapena sustatu deiezala eta publizidade instituzionalaren banaketan hizkuntza erispideak pisu handiagoa izan deiela.

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak %11 murriztu dau herri ekimeneko euskal hedabideentzako diru-laguntzen partidea. Batean Jaurlaritzea, bestetan Aldundiak, bestetan udalek, apurka-apurka baina etenbarik jabilkuz heltzen murrizketak, diskurso publikoan izaera estrategikoa autortzen bajaku be.

Estrategikoa, bai, oinarrizko funtzioa beteten dogulako euskerearen normalizazino eta garapenean. 450.000 lagunakana heltzen garelako. 600 lanpostu baino gehiagoren ardurea dogulako. 27 miloe euro inguruko jarduera ekonomikoa eragiten dogulako.

Garai latzak dira guztiontzat, ondotxo dakigu hori. Inoiz baino ahalegin handiagoak egiten gabiz euskal hedabideok garai barri horreetara egokitzeko: diru iturri barriak bilatzeko, gure enpresa egiturak sendotuz, eta daukaguzan baliabideak optimizetako, alkarlanerako formula barriak garatuz. Ez gara kikildu krisiaren aurrean, eta soberan ez doguzan indarrak inbertiduten gagoz gauzak hobeto egiteko. Lan horren ondorioz, herri ekimeneko euskal hedabideek martian aurkeztu genduan sektorearen diagnostikoa eta erronka komunak batzen dituan dokumentua.


Inbertiduteko garaia

Herri ekimeneko euskerazko hedabideok hausnarketa mahai bateratua sortzeko eskaerea egiteaz gan, eskaera zehatzak be jarri doguz erakundeen mahai gainean: diru laguntza politika aldatu eta hitzarmen eredua ezarri deiela, sektorean inbersinoak eta garapena sustatu deiezala eta publizidade instituzionalaren banaketan hizkuntza erispideak pisu handiagoa izan deiela.

Horren barri emon deutsegu erakundeei (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzea, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gipuzkoako Foru Aldundia, besteak beste), eta kasu guztietan sektoreak egindako bidea txalotu eta alkarlanerako prest agertu dira.

Baina praktikea bestelakoa da: orain ezagutu dogun murrizketeak ez deusku garapen bide horreetan sakontzen laguntzen eta, are txarrago, gutako batzuen biziraupena bera kolokan jarten dau. Tokiko hedabideen kasuan, murrizketak %40tik gorakoak be izatera heldu dira.

Esan bezela, badakigu garai gatx eta gogorrak dirala danontzat. Baina benetan estrategikotzat joten diran beste sektoreetan legez, honetan be erakundeek dirua inbertidu behar dabe. Euskal hedabideok sasoi barrietara egokitu eta sektorea berregituratazeko egin beharreko inbersino handiak ezin dira urtez urteko diru-laguntzen menpe egon (ez dogu jakiten zenbat eta noiz jasoko dogun). Etorkizuna bermatuko daben inbersinoak egin ahal izateko, laguntzak hitzarmen bidez jasotea ezinbestekoa da.


Alkarlanerako deia

Horregaitik, alkarlanerako deia luzatu nahi deutsegu barriro be Eusko Jaurlaritzeari, eta ganerako erakundeei. Danon ahotan dabilen krisi ekonomikoa ezin da atxakia izan ezinean dabilen herri ekimeneko euskal hedabideen sektorea hilten ixteko.

Herri ekimeneko euskal hedabideok beharrean jarraituko dogu, egoera barrietara egokitu eta kalidadezko eusearazko informazinoa eskaintzeko. Erakundeei dei egin nahi deutsegu gure sektorearen aldeko apustu sendoa egin deien behingoz. Badakigu denpora latzak jatozkuzala, baina horregaitik, uste dogu inoiz baino beharrezkoa dala orain arte egin eta konpartidu ez dogun gogoeta estrategikoa egitea, danon artean erabagi daigun zelako sektorea behar dogun, behin hau eginda beharrezko baliabideakaz horniduteko.

Eider Carton (Elhuyar) Mikel Irizar (Tokikom), Joanmari Larrarte (Berria Taldea) eta Xabier Letona (Argia), Herri Ekimeneko Euskal Hedabideen izenean


Eratu da euskal hedabideak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko mahaia

Herri Ekimeneko Euskal Hedabideetako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek bart eratu dabe euskal hedabideen azterketaz arduratuko dan mahaia. Hedabideek maiatzean aurkeztu eutsien sektoreak bere esparruaz egindako diagnostikoa eta orain bien arteko azterketa lanari ekin jako. Hedabideen aldetik, Iban Arregi (Berria Taldea), Inazio Arregi (Tokikom), Maria Gil (Elhuyar) eta Xabier Letona (Argia) izan dira; Diputazinoaren aldetik, Zigor Etxeburua euskera zuzendaria eta Haritz Salaberria diputadu nagusiaren kabinetekoa.

Diru-laguntzak eta hitzarmen politikak, euskerazko hedabideetara bideratutako publizidadea, euskal hedabideen alkartea eta hedabideen behatokia izan dira berbagai nagusiak. Hedabideetako ordezkariek adierazo dabe, euren lana eta proiektuak aurrera atarateko baliabide gehiago behar dituela, eta nahiko leukiela Diputazinoaren aldetik diru-laguntza politiketatik hitzarmen politiketara pasetako egon daitekezan aukerak aztertzea. Agintarien esanetan, Diputazinoak badauka sostengu ekonomikoa handitzeko borondatea, baina autortzen dabe aurrekontuaren aurreikuspenak estuak dirala eta borondate hori gauza leitekeen aurrerago ikusi behar dala.

Aurrera begira, udagoien hasieran barriro batzekotan geratu dira, bart mahaian berba egindakoen jarraipena egiteko. Ordurako, gainera, herri ekimeneko euskal hedabideen alkartea osotuta egongo dala adierazo dabe hedabideetako ordezkariek eta horrek berbakide lanak erraztuko dituala azpimarratu dabe. Alde biek nabarmendu dabe bilera honen garrantzia, argi adierazoz hau epe luzera egin beharreko alkarlanaren hasierea dala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu