David Espinosaren 'Mi gran obra' lanaren eregite prozesua ikusgai, BilbaoEszenan

Bizkaie! 2012-07-09 15:33   Kulturea

David Espinosa artista katalanaren diziplina anitzeko Mi gran obra proiektu barritzailearen eraikuntza prozesua ikusteko aukerea izango da asteon, BilbaoEszenan.

David Espinosa artista katalanaren diziplina anitzeko Mi gran obra proiektu barritzailearen eraikuntza prozesua ikusteko aukerea izango da asteon, BilbaoEszenan (Bilboko Udaleko Baliabide Eszenikoen Zentroa). Arte bizietan oinarritutako lana da, eta Kultura eta Hezkuntza Sailak urtero ematen duen Arte Egoitzetako baten laguntzinoari esker gauzatu dau.

Emonaldi bi egingo ditu, garagarrilaren 18an eta 19an, Bilboko La Fundicion aretoan. Saioak 20:00etan hasiko dira. Gehienez 15 ikusle izango dira emonaldi bakotxean. Urrian estreinauko da Mi gran obra lana, Kataluniako Terrassako TNT jaialdian. Ostean, BAD Bilbo Antzerki eta Dantza jaialdian eszenarauko dau

David Espinosa testu interpretazinoan lizentziadua da, eta jantza garakideko ikasketak egin ditu. Mi gran obra (un proyecto ambicioso lanaren sorkuntzea eta produkzinoa Artistak Egoitzan programearen barruan amaitzea da, lan horren helburua formatu handiko ikuskizuna egitea da, baina berezitasun bat dauka, dana neurri txikian egingo dau. Informatikea eta bideoa erabiliz, artisteak eskalearen ideia lantzen dau, arkitekturearen arloko planteamenduak eta teknikak darabilz. Sorkuntza prozesuan, maketatan espezializetako arkitekto baten laguntzea izan dau.

Egitasmoa ikuspuntu formaletik lantzeaz gan, edukiaren ikuspuntutik be jorratu dau. Aurrekontuek edo teknologiek ipinitako muga bako espazio eszeniko baten, antzoki ideal baten, ikuskizuna aurkezteko espazio utopiko baten, diseinu eta eraikuntzearen ideia hartzen dau oinarri. Proiektuak erreferentziazko lan handi bat dau ardatz, Tomás Mororen Utopia (1516) lana, hain zuzen be.

Mi gran obra eraikuntza prozesua ikusi ahal izateko beharrezkoa da izena emotea, 94 433 49 95 telefono zenbakira goizez deituz, edo bidalizbilbaoeszena@ayto.bilbao.net helbidera idatziz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu