'Gazteak Hegoaren Bila' lehiaketearen azken probea Bilbon izango da

Bizkaie! 2012-05-31 13:09

Gazteak Hegoaren Bila lehiaketea azken fasera heldu da. Datorren zapatuan, bagilaren 2an, Bilboko alde zaharrean lehiaketa honen laugarren eta azken probea egingo dabe. Euskadiko Medicusmundiko hiru alkarteek egin dabe lehiaketearen deialdia eta 330 lagun baino gehiagok emon dabe izena.

Gazteak Hegoaren Bila lehiaketea azken fasera heldu da. Datorren zapatuan, bagilaren 2an, Bilboko alde zaharrean lehiaketa honen laugarren eta azken probea egingo dabe. Euskadiko Medicusmundiko hiru alkarteek egin dabe lehiaketearen deialdia eta 330 lagun baino gehiagok emon dabe izena.

Kasu honetan ezusteko probea izango da, ez dau puntuauko baina derrigorrez egin beharko dabe gitxienez talde bakotxeko bik. Kalean ekintza bat egin beharko dabe eta, barriro be, talde parte-hartzaileek euren buru-azkartasuna erabili beharko dabe zenbait orduz Sexu eta Ugalketa Eskubideen heroi bihurtzeko. Bakotxak bere burua holan identifiketako moduko elementu bat eroango dau. Bilboko Arriaga Antzokiko plazan 10:30ean batuko dira.

Medicusmundik, froga egin ondoren, zein bi taldek irabazi daben jakinarazoko dau Bilboko Hika Ateneon egingo dan ekitaldi batean. Hantxe, gainera, zenbait sorpresa eta kopaua egiteko aukerea izango da 14:30ak arte. Gogoratu, lehengo taldea Guatemalara joango da; Medicusmundik eta Guatemalako Nuevos Horizontes izeneko GKEk herrialde horretan Sexu eta Ugalketa Eskubideak errespeta deiezan sustatzeko zer lan egiten daben ikusiko dabe. Bigarren taldeak bidaia-poltsa bat jasoko dau Estaduko proiekturen bat bisitau daian.

Gazteak Hegoaren Bila lehiakeetaren edizino honetan 332 gaztek hartu dabe parte, inoizkorik gehien eta sobran gainditu ditu hasierako aurreikuspenak eta beste urte batzuetako erantzuna. Edizino honetan, helburua Sexu eta Ugalketa Eskubideak urratzeak dituan arrazoi eta ondorioei buruzko hausnarketea egitea zan. Helburu hori lortzeko, talde parte-hartzaileek —talde bakotxean 19 eta 30 urte bitarteko lau gazte dagoz— arte izaera handiko proba batzuk egin ditue: bineta bat diseinau, rap bat sortu eta dokumental bat grabau. Landutako gaien artean, ondokoak dagoz, besteak beste, genero indarkeriari jagokonez emakumeak munduan dauen egoerea; diskriminazinorik edo indarkeriarik barik norbere sexualidadearen inguruan erabagiteko askatasuna izatea, eta sexu-organoen bidez bialtzen diran gatxen prebentzinoa. Epaimahaiak lanen edukia, aurkezpena, originaltasuna eta sormena aintzat hartu ditu.

Lehiaketea egiteko Medicusmundik zenbait erakunderen laguntzinoa izan dau: Euskadiko Gazteriaren Kontseilua; Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Transexualen eta Bisexualen Alkartea, Gehitu; Vitoria-Gasteizko Udaleko Aholkularitza Zerbitzua, Asexoria, edo Guatemalako Nuevos Horizontes Alkartea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu