Karlos Linazasorok 'Apenas' egunkari poetikoa argitaratu dau
2012-05-23 12:36 KultureaKarlos Linazasorok Apenas liburua kaleratu barri dau, Utriusque Vasconiae argitaletxearen eskutik. Egunkari poetikoa osotu dau idazle tolosarrak. Errealidadea abiapuntu, egoera edo gogoeta bat, fikzinora egin dau salto egileak egunez egunez, umorea, surrealismoa edo mundu onirikoak erabiliz.
Karlos Linazasorok Apenas liburua kaleratu barri dau, Utriusque Vasconiae argitaletxearen eskutik. Egunkari poetikoa osotu dau idazle tolosarrak. 2010eko maiatzaren 25ean hasi zan eta abenduaren 31an amaitu, sei hileko kontakizuna da, beraz. Errealidadea abiapuntu, egoera edo gogoeta bat, fikzinora egin dau salto egileak egunez egunez, umorea, surrealismoa edo mundu onirikoak erabiliz.
Libre sentidu da egilea liburua idazterakoan, eta inoiz baino gehiago gozau dauela autortu eban aurkezpenean. Egunero bere burua zoezer idaztera behartu eban, baina askatasunez. Egunero irakurtzen delako saileko bederatzigarren liburua da Apenas.
Karlos Linazasorok (Tolosa, 1962) hainbat genero landu ditu, tartean, poesia, nobelea eta antzerkia. Dana dala, batez be poesia idatzi dau, besteak beste: Udazkeneko karabana erratua (1991, Elkar), Euriaren eskuak (1995, Alberdania), Denbora aleak (2005, Pamiela), Gaur orain da betiko (2010, Erein) eta Ezer gehiago behar gabe (2012, Pamiela). Susa etxeak bere olerkien antologia plazaratu eban XX. mendeko poesia kaierak bilduman.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!