Gernika gogoan
2012-04-26 11:37Gernikako bonbardaketearen 75. urteurrena da gaur. Urte osoan makina bat ekitaldi antolatu dira, bai Gernikako bonbardaketea gogoratzeko bai Bizkaia osoan bonbardeu zituen 30 herriek jasandakoa ez ahazteko. Gaur, egun osoan hamaika oroimen-ekitaldi atondu ditue Gernikan.

Gernikako bonbardaketearen 75. urteurrena da gaur. Urte osoan makina bat ekitaldi antolatu dira, bai Gernikako bonbardaketea gogoratzeko bai Bizkaia osoan bonbardeu zituen 30 herriek jasandakoa ez ahazteko. Gaur, egun osoan hamaika oroimen-ekitaldi atondu ditue Gernikan.
Orain 75 urte, merkatu eguna zan Gernikan, jente ugari egoan herrian, bai bertakoak bai ingurukoak be, baserrietako barazki eta produktuak saltzen edo erosten. Arratsaldeko laurak inguruan hasi ziran bonbak botaten. Hegazkin aleman naziak eta italiar faxistak ziran. Hiru erasoaldi egin zituen; hasieran 300 kg. inguruko bonbak jaurti zituen, eta ostean, su-bonbak diralakoak. Ehunka hildako izan ziran, dana egoan sutan, eta eraikinen ehuneko bat besterik ez zan geratu. Hori guztiori ez ahazteko, eta hildakoi merezidutako omenaldia egiteko, goizean goizetik hainbat ekitaldi izango dira Gernikan.
Egunego lehenengo ekitaldia 11:00etan izango da, Foruen plazan: Gernikako Batzordeak Gernikako Adierazpena irakurriko dau.
Bakearen eta Adiskidetasunaren aldeko VII. Gernika sariak emoteko ekitaldia 12:00etan hasiko da, Lizeo Antzokian. Aurtengo sarituak ondokoak dira: Roman Herzog, Alemaniako presidentea 1994-1999 urteen artean, Lokarri taldea eta Gernika Gogoratuz alkartea.
Lehenengo bonbea jausi zan lekuan bertan, Don Tello kalean, Nestor Basterretxea artista bermeotarraren Agonía de fuego eskulturea aurkeztuko dabe, 13:00etan. Indarkeriaren burubakokeria jasan behar izan ebenen gomuteari omenaldia egingo deutso Basterretxearen lanak.
Arrastiko laurak baino zeozertxu lehenago, 15:45ean, sirena hotsak izango dira nagusi Gernikan, orain 75 urte lez. Merkurio iturriaren inguruan alkarretaratzeak egingo dira, eta Eriako lorategietan, Errenterian eta San Kristobal plazan bere bai.
Kalea eszenatoki izango da apirilaren 26an, Gernikako bonbardaketearen egunean bertan, 19:00etatik aurrera. Seber Altube auditoriumetik abiatuta, Gernika Sutan kaleko antzerkia egingo dabe. Makina bat gernikarrek hartuko dabe parte ekimenean, adin guztietakoak. Bonbardaketea irudikatzen dau antzezlanak; bonbak, suteak, herritarren sufrimendua. Edorta Jimenezek idatzi dau testua, Jon Lopategi eta Onintza Enbeitaren laguntzinoagaz. Horrezaz gan, Joseba Sarrionandia eta Xabier Amurizaren testuak be jaso ditue.
Eguneko azkenengo ekitaldia 21:00etan hasiko da, Foruen plazan, bertan kandelen manifestazinoa egingo dabe gernikarrek, eta amaierea emongo deutsie orain 75 urte jasan eben bonbardaketea gogoratzeko ekitaldiei.
Gernikako bonbardaketearen ganeko lekukotasunak eta irudiak ikusteko, klik egin, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!