'Spoiler' Alberto Alborren margo bildumea ikusgai dago Rekalde Aretoan
2012-04-25 11:19 KultureaBilboko Rekalde Aretoak Spoiler, Alberto Alborren erakusketea, aurkeztu dau, Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza artistikorako bekak lortu dituen egileen lanak erakusteko asmoz abiarazotako Barriek izeneko programearen barruan. Maiatzaren 27ara arte egongo dira ikusgai Alborren lanak.
Bilboko Rekalde Aretoak Spoiler, Alberto Alborren erakusketea, aurkeztu dau, Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza artistikorako bekak lortu dituen egileen lanak erakusteko asmoz abiarazotako Barriek izeneko programearen barruan. Maiatzaren 27ara arte egongo dira ikusgai Alborren lanak.
Alberto Albor Burgosen jaio zan, 1977an, baina Bilbon bizi da eta bertan egiten dau behar. EHUko Arte Eder fakultadean ikasi eban. Formatu handiko margoak batu ditu Spoiler erakusketan. Jakin behar ez zan zeozer da spoiler ingelesez, arinegi agirian geratu dan zeozer, hain zuzen be. Alborren margoek artifiziozko leku batera daroe ikuslea, erdizka egiazkoak diran kontakizunak eregiten diran espazio batera. Umorea darabil egileak margoetan; herri kulturako hainbat ikur hartu ditu, XXI. mende hasiera honetako kultur produkzinoaren osogaiak.
Alberto Alborrek Juan de Otaola y Pérez de Saracho Sorkuntza Artistikorako Bekae lortu eban 2006an, eta horri esker, hurrengo urtean, Deliverance erakusketa egin eban Basauriko Ariz dorretxean. 2008. urtean, Bilbao Arte Fundazinoko bekadun-egoiliarra izan zan, eta haren emoitzea El miedo acaba con el sueño banakako erakusketea da. Bilbao Arte New Yorken talde-erakusketan be parte hartu eban, The Gabarron Foundation-Carriage House Center for the Arts New York-en.
Hainbat lehiaketatan aukeratu dabe Albor, esate baterako, L’Oreal lehiaketan, edota Uned Bizkaiak antolatutako margolaritzako lehiaketan. Caja Burgosek antolatutako Artista Gazteen II. Lehiaketan ohorezko aipamena jaso eban 2007an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!