Leioako XII. Pop Rock Lehiaketeak baditu finalistak
2012-04-24 18:01 MusikeaMetal arloan, Creownless, Steel Puppets eta Frequency; Pop Rock arloan, The Pink Elephants, Krell eta The Glassphone dira finalistak. Euskerazko abestirik onena sari berezia Haxotz talde bilbotarrak eroan dau eta Leioako Udala saria, barriz, Luppulo talde leioaztarrak
Aterpe Leioa Gazteguneak jakinarazo dauenez, Leioako XII. Pop Rock Lehiaketan, danetara, 144 taldek hartu dabe parte. Epaimahaiak erabagi ditu honezkero kategoria bakotxeko finalistak:
Metal modalidadean honako honeek izan dira finalerako izentautako taldeak:
* CROWNLESS (Madrid).
* STEEL PUPPETS (Barakaldo).
* FREQUENCY (Albacete).
Pop Rock modalidadean, barriz, ondokoak:
* THE PINK ELEPHANTS (Bartzelona).
* KRELL (Astigarraga).
* THE GLASSPHONE (Jaen).
Era berean, Euskerazko abestirik onena sari berezia HAXOTZ talde bilbotarrak eroan dau 5 minutu izeneko kantuagaitik.
Azken buruan, Leioako Udala saria LÚPPULO talde leioaztarrarentzat izan da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!