Leioako Umore Azokeak profesionalek izena emoteko epea zabaldu dau
2012-04-11 10:57 KultureaLeioako Umore Azokan parte hartu gura daben profesionalentzako izena emoteko epea edegi barri dabe. Eskaerak egiteko azkenengo eguna maiatzaren 4a da. Aurtengo Umore Azokea maiatzaren 17tik 20ra bitartean egingo da.
Leioako Umore Azokan parte hartu gura daben profesionalentzako izena emoteko epea edegi barri dabe. Eskaerak egiteko azkenengo eguna maiatzaren 4a da. Aurtengo Umore Azokea maiatzaren 17tik 20ra bitartean egingo da.
Leioako kaleko ikuskizunen jaialdiak Europa eta Ameriketako 45 konpainia batuko ditu lau egunetan, eta danetara 47 lan eskainiko ditue, 150 agerralditan. Profesionalen presentziak garrantzia handia dauka kaleko arteen sektorearen ekonomia bultzatzeko, nabarmendu dabe azokearen antolatzaileek. Aurten igazko beste profesional hurreratzea espero dabe jaialdiaren arduradunek; joan dan urtean 152 lagun izan ziran Leioan, hain zuzen be. Horreekaz batera, izenik emon barik etorritako programatzaile, aholkulari, banatzaile eta konpainietako ordezkariak be izan zira Leioan.
Umore Azoka arte eszenikoen erakusleiho ezin hobea da Euskal Herrian ez ezik estadu espainiarrean bere bai, dinoe arduradunek. Danetara, azokan parte hartzeko 400 eskaeratik gora izan ditue, baina 45 konpainia izango dira. Aurten, hogei estreinalditik gora eskainiko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!