Juul 2012 literatur hauteskundeak egin ditue Ipar Euskal Herriko ikastoletan

Bizkaie! 2012-04-10 15:02   Kulturea

Urtero, Euskal Herriko ikastoletako umeen irakurketaren zaletasuna bultzatzeko asmoz, Juul Kanpaina berezia antolatzen da ikastoletan. Ume eta gazteek euskeraz idatzitako liburu eta ilustratzaile gogokoenak aukeratu ahal ditue euren botoen bidez. Seaskako hainbat ikastolatan apirilaren 2an eta 3an egin zituen

Urtero, Euskal Herriko ikastoletako umeen irakurketaren zaletasuna bultzatzeko asmoz, Juul Kanpaina berezia antolatzen da ikastoletan. Ume eta gazteek euskeraz idatzitako liburu eta ilustratzaile gogokoenak aukeratu ahal ditue euren botoen bidez. Ikastolen Alkarteak urtero-urtero antolatzen ditu literatur hauteskundeak. Seaskako hainbat ikastolatan apirilaren 2an eta 3an egin zituen.

Ikasleek eurek aukeratzen ditue liburuak gustuko dituenen artean, ez dira irakasleek irakurtzera behartutakoak. Juul ekimena ikasturtean, ikasgelan, etxean, ikastolan, herrian eta Euskal Herrian irakurketearen zaletasuna bultzatzeko lantzen diran jarduerez osotuta dago. Hauteskundeak ikastola bakoitzak duen irakurzaletasuna bultzatzeko planaren barruko azken ekintzetako bat da, azaltzen dabe kanpainearen arduradunek.

Seaskako arduradunek jakinarazo dabenez, 465 boto jaso ditue apirilaren 2an eta 3an; 408 liburu gogokoena aukeratzeko, eta 157, ilustzailea hautatzeko. Aurreko urteetan lez, botoa emoteko modu bi egon dira; betiko boto-txartela eta bozketa elektronikoa, www.juulkanpaina.net gunearen bitartez.

Sei kategoria izan dira, liburuentzako lehenengo bostak (umeen adinaren arabera sailkatuta), eta ilustratzaileentzako seigarrena. Jasotako botoak kontutan hartuta, ondoko liburuak dituen gogokoen Seaskako ikastoletako ikasleek. A kategoria: Mamu tren mamu tren (Duquennoy, Jacques), Z familia (Bruno, Pep), Joxe Migel basoko oreina (Le Huche, Magali), Amets handi bat (Ugalde, Felipe) eta Txerritxo (Lobel, Arnold). B kategoria: Zerraldaren erraldoia (Ungerer, Tomi), Arreba haragijalea edo arkume eroaren gaixotasuna (Le Thanh, Taï-Marc), Yakouba (Dedieu, Thierry), Gure inguruko animaliak (Tordjman, Nathalie), Mari Teiletakoren laku magikoa (Altolagirre, Txetxu), Mari Ttipia. Pasaiako itsasartean (Tellagorri, Mikel) eta Hortza galdu du Jonek (Waliño, Josu).

C kategorian, honeek izan dira gaztetxuen liburu gogokoenak: Nur eta herensugearen tenplua (Martínez de Lezea, Toti), Esan ama nork egiten ditu umeak? (Janosh), Zigomaren Afrika (Corentin, Philippe), Bat Pat. Hortzandi Pirata (Pavanello, Roberto), Hitz xuriak (Kazabon, Antton) eta Ongi etorri harkaitz zenekera (Stilton, Geronimo). D kategoriakoak: Greg. Gizajo baten egunkaria (Kinney, Jeff), Hirubegi (Anda, Maribel), Nur eta magia kanpamentua (Martínez de Lezea, Toti), Punki. Puzker gaua (Dueso, Antton) eta Maya eta amona Eli (Schoder, Patricia). Eta, E kategorian, honeek: Egun beltzetan jolas beltzak (Morillo, Fernando), Ez ezkondu, aita! (Casalderrey, Fina) eta Hegoak (Pike, Aprilynne).

Eta gehien gustetan jakiezan marrazkilariak Juan Luis Landa, Blasco Bisapia eta Rébecca Dautremer dira.

Boto-emotea apirilean izaten da, hilaren 2an Nazinoarteko Ume eta Gazte Literaturearen eguna dalako, eta 23a, Liburuaren Nazinoarteko Eguna dalako.

Kanpaineak Gregie de Maeyer idazlearen liburu bateko personaiaren izena dauka, Juul izeneko umearena, hain zuzen be. Ilustratzailea eta idazlea da Mayer. Juul liburua euskeraz argitaratu eban Nafarroako Ikastolen Alkarteak, 2000. urtean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu