Egunotan Euskadiko 27. Xake Txapelketea jokatzen dabilz Zornotzan

Bizkaie! 2012-04-10 13:00

Egunotan Euskadiko Xake Txapelketearen 27. edizinoa jokatzen dabilz Zornotzan, Zornotza Xake Klubak eta Udalak antolatuta, Zelaieta aretoan. Txapelketea apirilaren 9an hasi zan, eta 15ean amaituko da. Lehenengo saioko irabazleak Mario Gomez, Alejandro Franco, Santiago Gonzalez eta Patrice Etchegaray izan dira.

Egunotan Euskadiko Xake Txapelketearen 27. edizinoa jokatzen dabilz Zornotzan, Zornotza Xake Klubak eta Udalak antolatuta, Zelaieta aretoan. Txapelketea apirilaren 9an hasi zan, eta 15ean amaituko da. Lehenengo saioko irabazleak Mario Gomez, Alejandro Franco, Santiago Gonzalez eta Patrice Etchegaray izan dira; Mikel Huerga eta Alvaro Diazen artean bardinketea egon zan.

Aurten be, xakezale ezagunek hartuko dabe parte txapelketan, nazinoarteko maisu ospetsuak, hain zuzen be: Mario Gómez (Euskadiko txapelduna 2006an eta 2009an), Alejandro Franco (Euskadiko txapelduna 2008an eta 2010ean), gaur egungo txapeldun Santiago González donostiarra, David Astasio arabarra eta Patrice Etchegaray lapurtarra. Beste jokalari batzuk be izango dira lehiaketan, berbarako, Iñigo Martín gipuzkoarra eta Mario Gómez bizkaitarra.

Aurton, 24 lehiakide izango dira, eta irabazleak 800 euroko saria jasoko dau. Ganera, Euskadiko Xake Txapelketako irabazleak estadu espainiarrekoan parte hartzeko aukerea eukiko dau. Xake partida guztiak edegiak dira, eta edonor joan daiteke ikustera. Horrezaz aparte, partidak Internet bidez be zuzenean ikusi ahal dira, Zornotzako Xake Klubaren webgunean.

Apirilaren 10eko saioa 16:00etan hasiko da, eta ondokoek jokatuko dabe: Mario Gomez – Iñigo Martin, Alain Prieto-Alejandro Franco; Santiago Gonzalez – Igor Villalta, Patrice Etchagaray-David Diez; eta, Angels Cucarella – David Astasio.

Xake txapelketeagaz batera, Munduko Xake Txapelketen eta Joku Olinpikoen historiaren ganeko erakusketak ikusgai dagoz Zelaietan bertan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu