Wislawa Szymborska Literaturako Nobel saridun poloniarra hil da

Bizkaie! 2012-02-03 09:57   Kulturea

Szymborskak literatura-kritikari, zutabegile eta itzultzaile lez be egin eban lan, eta hogei bat liburu baino gehiago argitaratu zituan, poemen bildumak nabarmenduz.

Wislawa Szymborska poeta poloniarra, 1996ko Literaturako Nobel sariduna, Krakoviako bere etxebizitzan hil zan herenegun, 88 urte zituela, oso lasai, lotan egoala, haren laguntzaileetako batek komunikabide poloniarrei adierazo deutsenez.

Szymborskak literatura-kritikari, zutabegile eta itzultzaile lez be egin eban lan, eta hogei bat liburu baino gehiago argitaratu zituan, poemen bildumak nabarmenduz.

Nobel sarien epaimahaiak poesia egiteko modu ironikoa ebala nabarmendu eban saria emon eutsonean. Kritikariek dinoe Szymborskaren idazkerearen ezaugarri nagusiak berben zehaztasuna eta ekonomia, eta ironiaren eta hizkera arruntaren arteko nahasketea zirala.

Szymborskaren poemen euskerazko itzulpenak irakurteko klik egin hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu