VIII. Maite maitea maitasun gutunen lehiaketea antolatu dabe Sopelan

Bizkaie! 2012-02-01 17:10   Kulturea

Sopelako Udalak Maite Maitea maitasun gutunen lehiaketea antolatu dau zortzigarren urtez. Lanak aurkezteko epea zezeilaren 6an amaituko da. Eskutitzak euskeraz edo gaztelaniaz idatzi daitekez, eta gaia librea da, beti be maitasuna edo maitasun ezaren inguruan.

Lehiaketeak kategoria bi ditu: gazteak eta nagusiak. Gazteen artean talde bi bereiztu ditue;12-15 urte eta 16-18 urte; eta, nagusietan bere bai, 18-60 urte eta 60tik aurrera. Gutunek gehienez orrialde bi izan behar ditue, eta argitaratu barik egon behar dabe.

Parte-hartzaileek gura beste testu bialdu ahal ditue, baina bakotxak izengoiti desbardina euki behar dau. Eskutitzak ondoko helbidera bialdu behar dira: Kurtzio Kultur Etxean, Mendieta 11. 48.600-Sopela.

Epaimahaiaren erabagia zezeilaren 14an ezagutarazoko da. Saribanaketea egun berean izango da, Kurtzio Kultur Etxean,19:00etan. Saria eskuratzeko derrigor joan behar da ekitaldira.

Gazteen kategorian saria opari sorpresea izango da, adinaren araberakoa. Nagusien kategorian, irabazleek lagun birentzako spa zirkuitua jasoko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu