Badator 2012ko Arabako Kuadrillarteko Bertso Txapelketea
2012-01-23 12:42 BertsolaritzeaBat-batekoan Araba osoko 12 taldek hartuko dabe parte (danetara, 146 parte-hartzaile), eta idatzizkoan 25 taldek emon dabe izena. Talde horreek guztiak 4 ligatan banatu dira. Liga bakotxean 3 taldek hartuko dabe parte, ondoren, liga bakotxeko irabazleak lehiatuko dira finalerdietan. Amaitzeko, finala: martiaren 24an jokatuko da Aramaion.
Astegoienean aurkeztu dabe Gasteizen 2012ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketea. Igaz banakakoa jokatu ondoren, bi urteko zikloa jarraitzera dator taldekakoa. Bi txapelketa paralelo izango dira, gainera: bat-batekoa eta idatzizkoa.
Badagoz aldaketak, orain dala 2 urteko edizinotik: bat-batekoan Araba osoko 12 taldek hartuko dabe parte (danetara, 146 parte-hartzaile), eta idatzizkoan 25 taldek emon dabe izena. Talde horreek guztiak 4 ligatan banatu dira. Liga bakotxean 3 taldek hartuko dabe parte, ondoren, liga bakotxeko irabazleak lehiatuko dira finalerdietan. Amaitzeko, finala: martiaren 24an jokatuko da Aramaion.
Kontuak kontu, zezeilaren 4an izango da lehenengo kanporaketea, eta ondoren deskantsurik barik jarraituko dau txapelketeak. Antolatzaileen esanetan, Araban inoiz egin dan txapelketa parte-hartzaileena da, eta indartsuena.
Informazino guztia www.arabakotxapelketa.org webgunean dozue
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!