'Hermes 10' oroitzapenezko erakusketea Hermes aldizkariaren X. urteurrenean
2011-12-15 14:45 KultureaHermes agerkaria, Sabino Arana Fundazinoak argitaratzen dauen pentsamendu eta historia aldizkaria, 2001eko urtarrilean argitaratu zan lehenengo bider, aldizkariaren 0 zenbakia, Nacionalismo y Democracia (Abertzaletasuna eta Demokrazia) izenburuduna, plazaratuz. Hermes 10 erakusketa gomutagarriak efemeride hori gogorarazo nahi dau, aldi berean agerkariaren espiritua, ibilbidea eta etorkizunagazko konpromisoa irudikatuz.
Gaur, abenduak 15, Sabino Arana Fundazioak GOAZ Museum aldi baterako erakustaretoa inaugurauko dau, eta horretarako, Hermes 10 oroitzapenezko erakusketea antolatu dau. Erakusketearen aurkezpena goizean egin dabe eta aretoaren inaugurazinoa, barriz, arratsaldean izango da. Komunikabideon aurrean agertu dira Juan Mª Atutxa, Sabino Arana Fundazinoko lehendakaria eta Jose Antonio Rodriguez Ranz (Hermes aldizkariko zuzendaria eta Erakusketearen arduraduna.)
Hermes agerkaria, Sabino Arana Fundazinoak argitaratzen dauen pentsamendu eta historia aldizkaria, 2001eko urtarrilean argitaratu zan lehenengo bider, aldizkariaren 0 zenbakia, Nacionalismo y Democracia (Abertzaletasuna eta Demokrazia) izenburuduna, plazaratuz. Hermes 10 erakusketa gomutagarriak efemeride hori gogorarazo nahi dau, aldi berean agerkariaren espiritua, ibilbidea eta etorkizunagazko konpromisoa irudikatuz eta proiektatuz.
Hermes-en gogo-asmoa euskal nazino-nortasuna berrestea izango litzateke eta, esangura horretan, erakusketeak zenbait kolaboratzaile ospetsuren hamaika esaldi hautatu aurkezten ditu modu nabarmenean; hain zuzen be, esan daiteke, danen artean aldizkariaren gogo-asmoak irudikatzen dituela. Pentsamendu horreek honako honeenak dira: Shlomo Ben-Ami, Xabier Lete, Nelly Maes, J.I. Vidarte, Jordi Pujol, Teresa del Valle, Jianmao Wang, Daniel Innerarity eta Anjel Lertxundi, eta Agirre lehendakariaren eta José María Arizmendiarrietaren beste bana erantsi jakez.
40 zenbaki eta bakeari buruzko zenbaki berezi bat argitaratu dira
Agertu zanetik aldizkariak 40 zenbaki argitaratu ditu. Alkarrizketea gatazkak konpontzeko bitartekotzat, ongizatearen gizartea, euskerea eta hizkuntza-aniztasuna, Euskadi munduan, Islama, Europa, Afrika, Txina, biziaren amaierea, euskal Y-a, energía, gizarte-ituna, bake-prozesua izan dira, besteak beste, hamar urte honeetan aztertutako gai nagusi batzuk.
Erakusketan zenbaki guztien azalak agiri dira. Aretoan bertan kokatutako ordenagailu baten bidez, on line sartu daiteke argitaraturiko zenbaki guztietan.
Erakusketearen edegierearen zuzuan, bakeari buruzko zenbaki berezi bat argitaratuko da. Zenbaki horretan Donostiako gotzain emeritu Juan Maria Uriarte jaunak joan dan urriaren 5ean Sabino Arana Fundazinoan emondako Bakea eta Adiskidetzea izenburuko berbaldiaren testua jasoko da, baita Hermesek izandako hainbat kolaboratzailek garai barriez eta Euskal Herri baketsuaren etorkizunaz adierazitako edo prestatutako 50 pentsamendu labur eta arte-lankidetza ere, hurrenez hurren. Zenbaki berezi hori, Hermesek indarkeriarik bako Euskadi baketsu barriagaz bere gain hartu dauen konpromiso personal eta kolektiboaren ikur bat da.
Zuzendariak
Sortu ondorengo 10 urteko ibilbidean aldizkari honek hiru zuzendari izan ditu. 2001 eta 2007 bitartean, Txema Monterok eta Koldo Mediavillak arteztu eben, eta 2007tik aurrera, José Antonio Rodríguez Ranz Deustuko Unibersidadeko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultadeko irakasle titularrak.
Kolaboratzaileak
Hermesen kolaboratzaile kopurua 500etik gorakoa da. Lankide izan ditu, besteak beste:
Polítikagintza:
• Euskadi: Carlos Garaikoetxea, Jose Antonio Ardanza, Juan Jose Ibarretxe, Iñigo Urkullu, Josu Erkoreka, Joseba Azkarraga, Francisco Letamendia, Juan Cruz Alli, Patxi Zabaleta…
• Katalunia: Jordi Pujol, Artur Mas, Josep Antoni Duran i Lleida, Josep Lluis Carod Rovira, Pasqual Maragall…
• Galizia: Xose Manuel Beirás, Anxo Quintana…
• Espainia: Margarita Robles, Miguel Herrero de Miñón, Álvaro Gil Robles…
Nazinoartea: Héctor Gros Espiell, Michael Keating, Mateo Zuppi, Dutta Soumitra…
Eretxia: Juan Ignacio Pérez Iglesias, Gurutz Jauregui, José Manuel Castells, Ramon Zallo, Daniel Innerarity…
Ekonomia: Mario Fernández, Pedro Luis Uriarte, José Luis San Pedro, Josu Jon Imaz…
Euskal kulturea: Andres Urrutia, Arantxa Urretabizkaia, Ramon Saizarbitoria, Rosa Miren Pagola, Jon Kortazar, Toti Martínez de Lezea, Joseba Zulaika, Josean Muñoz…
Euskal eleiza: José María Setién, Juan María Uriarte, Mario Iceta…
Historia: Jean Claude Larronde, Ludger Mees, Juan Pablo Fusi, Joseba Agirreazkuenaga, Santiago Larrazabal, Xoxé Estevez, José Ángel Achon, Jon Arrieta…
Alkarrizketak
Hermesen zenbaki guztietan agertzen da alkarrizketa sakonen bat: Shlomo Ben-Ami, Xabier Lete, Unai Elorriaga, José María Setién, Jordi Pujol, Andoni Luis Aduriz, Xabier de Irala edo Joan Mari Torrealdai dira, besteak beste, alkarrizketa egin jaken persona horreetako batzuk.
Arte-lankidetzak
Hermesen nortasun-ezaugarrietako bat arteagazko konpromisoa da. Aldizkariaren zenbaki guztiek dabe kolaborazino artistiko berezi bana. Bere orrietan, besteak beste, honako artista ospetsu honeek izan ditu lankide: José Ramón Amondarain, Maider López, Jesús Mari Lazkano, Jabier Herrero, Xabier Egaña, Gotzon Etxeberria, José Javier Lacalle “Laka”, Koldo Etxebarria, Víctor Arrizabalaga, Jesús Lizaso… Erakusketan, Hermesen argitaraturiko arte-lankidetza guztien kopiak ikusi ahalko dira, bertatik bertara nahiz on line.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!