Durangoko 46. Liburu eta Disko Azokeak ateak edegi barri ditu

Nagor Ferreira Zamalloa 2011-12-04 11:10   Kulturea

Durangoko 46. Liburu eta Disko Azokeak ateak edegi barri ditu. Gaur,abenduak 4, hasi eta hilaren 8ra arte euskal literaturea, musikea eta ikus-entzunezko produkzinoaren erakusleihoa izango da Durango. Aurton, ganera, hainbat nobedade dakarz Azokeak, izan be hiru gune barri estreinauko ditue: Irudienea, Szenatokia eta Kabi@.

Durangoko 46. Liburu eta Disko Azokeak ateak edegi barri ditu. Gaur,abenduak 4, hasi eta hilaren 8ra arte euskal literaturea, musikea eta ikus-entzunezko produkzinoaren erakusleihoa izango da Durango. Aurton, ganera, hainbat nobedade dakarz Azokeak, izan be hiru gune barri estreinauko ditue: Irudienea (abenduak 6, 7 eta 8), Szenatokia eta Kabi@ (abenduak 5 eta 6).

Azokearen inaugurazino ofiziala 12:00etan egingo dabe, Elkartegian, Anton Reixaren eskutik. Izan be, aurtengo kultura konbidatua kultura galegoa da. Reixak Galizia denok gara berbaldiagaz hasiko dau 46. Liburu eta Disko Azokea.

Bost egunotan 200 ekitalditik gora antolatu ditue Azokan; liburu eta disko aurkezpenak, zuzenekoak, berbaldiak, mahai-ingurua eta abar. Edizino honetan be makina bat nobedade izango dira , hain zuzen be 434 izenburu barri: 313 liburu, 63 disko, 23 aldizkari, 9 bideo, 15 liburu elektroniko eta 11 bestelako argitalpen. Azoakn izango dira besteak beste, Harkaitz Canore Twist nobelea, Asel Luzarragaren Gezurra odoletan, Mikel Antzaren Bakarmortuko kronikak, Inazio Mujika Iraolaren Xabier Lete. (Auto)biografia bat eta Joan Mari Irigoienen Ur arreak, ur garbiak. Diskoei jagokienez, Berri Txarrakek Haria dakar; Esne Beltzak, Freedom 3 kolpetan; Hesianek, Hitzetik; eta Ruper Ordorikak, Hodeien azpian.

Argizaiola Saria Iñaki Beobidek jasoko dau, gaur, 20:30ean, San Agustin kultur gunean. Beobide Herri Gogoa diskoetxearen sortzailea izan zan, eta antzerkigintzan be euskerearen alde lan handia egindakoa da.

Bost gune izango ditu aurten Azokeak, beste urte batzuetan lez, Haur Literatura Aretoa eta Ahotsenea izango dira, baina aurten beste hiru espazio atondu ditue: Irudienea, Szenatokia eta Kabi@. Irudienea euskerazko ikus-entzunezko sorkuntzearen erakusleihoa izango da. Szenatokia,barriz, euskerazko antzerkigintzearen barri izateko toki aproposa bihurtuko da. Kabi@ sarean eta euskarri teknologiko barrietan euskeraz egiten dira egitasmoetarako txokoa izango da. Euskera Alkarteen Topagunearen eta Euskal Herriko Antzerkitzale Alkarteagaz lankidetzan prestau ditue guneak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu