Aspaldiko amesa bete dau Mikel Urdangarinek zuzeneko diskoa argitaratuta

Dabi Piedra Robledo 2011-11-17 14:39   Musikea

2010eko abenduaren 30ean, Bilboko Kafe Antzokian, bi ordu eta erdiko emonaldia eskaini eban zornotzarrak eta oso-osorik batu dabe disko bikotxean. Danetara, 28 kantu dira, lan luzea da, hasieran aukeraketea egitea pentsau genduan baina, gero, kontzertua osorik sartzea erabagi dogu, zuzenekoan egoten diran inperfekzinoak eta guzti, azaldu dau Mikel Urdangarinek Bilbon egindako aurkezpenean.

2010eko abenduaren 30ean, Bilboko Kafe Antzokian, bi ordu eta erdiko emonaldia eskaini eban zornotzarrak eta oso-osorik batu dabe disko bikotxean. Danetara, 28 kantu dira, lan luzea da, hasieran aukeraketea egitea pentsau genduan baina, gero, kontzertua osorik sartzea erabagi dogu, zuzenekoan egoten diran inperfekzinoak eta guzti, azaldu dau Mikel Urdangarinek Bilbon egindako aurkezpenean.

Zuzeneko diskoa kaleratuta, aspalditik euki dauen amesa bete ahal izan dau Mikel Urdangarinek, jentearen aurrean kanteteak beti emoten dau poztasuna eta hori dala eta, beti nahi izan dot grabau zuzeneko disko bat, azaldu dau. Bete leiteken modurik ederrenean bete da desioa, ganera, izan be, gau ha, Kafe Antzokian, magikoa izan zan, kontzertu zoragarria izan zan. Ordu bi eta erdiz jardun eban kantari Urdangarinek eta hori guztia dago jasota CD bikotxean, jentearen beroa jaso neban, momentu on askogaz beteta dago diskoa.

Isiltasunezko uneak eta burrunbada handikoak nahasten dira lan honetan, eta baita momentu ordenatuak eta inprobisazinozkoak be: Guk ondo preparau genduan emonaldia, baina zuzenekoaren magia hor dago, jai giroa sortzen da tarteka, beste momentu batzuetan jenteak isilean entzuten dau, ezin da aurrikusi, esan dau Urdangarinek, diskoaren azkenengo ordua desordenatuagoa da, orduantxe hasi zan preparau bakoa, bisak-eta, baina hor dago kontzertuaren enkantua.

Danetara, 28 kantu daukaz disko bikotxak, neure ibilbide osoko diskoetatik hartu dodaz abestiak, baina gaur eguneko Mikel Urdangarinek abestuta dagoz, beraz, alde batetik, musikea berrinterpretau egin dot, orain helduagoa naz. Bersino bi be sartu ditu, gutizia bi izan dira' Batetik, Mikel Laboaren omenez, Martxa baten lehen notak, kanta horren letrea ederra da, munduagaz pakean geratzen zara hori entzunda; bestetik, Black musikari britainiarraren Wonderful life kantua, ingelesez abestua, izugarri gustuko dot kanta hori.

Azkenaldi honetan inguruan izan dituan musikariak be ez ditu ahaztu Mikel Urdangarinek: Neuk ipinten dot izena eta arpegia, baina atzean talde oso bat egon zan Kafe Antzokiko grabazino haretan, normalean neugaz ibilten dana kontzertu guztietan, ezinbestekoak dira. Zazpi hariko bibolinagaz, Bingen Mendizabal, bibolinagaz Nika Bitchiasvili georgiarra, gitarra elektrikoan Rafa Rueda, bateria joten Sahiela Gazmaier, teklatuan Koldo Uriarte eta Josu Zabala trikitilaria, horreexek Urdangarinen inguruan batu diranak. Zorionekoa naz eurakaz kantau ahal izan dodalako, hunkitu egiten naz euren musikeagaz, azpimarratu dau zornotzarrak.

Barikuan, hilak 18, Balmasedan joko dau Mikel Urdangarinek, zuzeneko disko horretan oinarritutako kontzertuan. Abenduan, Bilbon, Donostian eta Arbonan (Lapurdi) be izango da, igaz Kafe Antzokian grabau genduan gau haren pareko giroa egotea espero dot, esan dau. Diskoa bera, dendetan zein Interneten eskuratu leiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu