'Musika hizpide, musika lanbide' Euskadiko Soinuak jardunaldiak Bilbon

Bizkaie! 2011-10-18 14:15   Musikea

Euskadiko Soinuak ekimenak, Euprel eta Ehde alkarteakaz lankidetzan, musika sektoreari zuzendutako jardunaldiak antolatu ditu urriaren 19, 20 eta 21ean Bilboko Alondigan.

Euskadiko Soinuak ekimenak, Euprel eta Ehde alkarteakaz lankidetzan, musika sektoreari zuzendutako jardunaldiak antolatu ditu urriaren 19, 20 eta 21ean Bilboko Alondigan.

Musika Hizpide – Musika Lanbide jardunaldiak, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Euskadiko Soinuak programeak sustatzen dauen alkarkidetza sektorialaren ildoan aurkezten dira eta Euprel promotoreen eta Ehde diskoetxeen euskal alkarteen ahaleginak bategiteko saiakerea da, aurreko bi urteetan nork bere kabuz antolatutako formakuntza jardunaldiak bateratuz.

2011ko jardunaldi honeen helburua egungo musikearen inguruko formakuntza eta eztabaidarako edukiak eskaintzea da eta sektoreko profesionalei zuzenduta dagoz gehienbat. Aurtengo berbaldietan musikearen balio kateko egungo arazoak eta aukerak aztertuko dira. Landuko diran gaiak, besteak beste, ondokoak dira: tokian-tokiko musikearen presentzia komunikabideetan, diskagintza teknologia digitaletara egokitzea, musikarien alkarteak eta musikeari lotutako sensibilizazino eta formakuntza proiektuak.

Proposatzen diran gaiak garatzeko zenbait euskal jakitun konbidau doguz eta gure esperientziak aberasteko asmoz, kanpoko erreferentziei be aparteko garrantzia emon nahi izan deutsegu. Kataluniako profesionalen parte-hartzea nabarmendu nahi da gehienbat, azken urteetan Euskadiko Soinuak ekimenak hartu-emon ugari izan dauen lurraldea dalako eta kultura arloan eta kultur kudeaketan erreferentzia nabarmena dalako estadu mailan.

Kontuak kontu, jardunaldiak urriaren 19, 20 eta 21ean izango dira 10:00etatik 13:00era Bilboko Alondigako Bastida aretoan; izen emotea on-line egin behar da eta dobakoa izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu