Iurretako banderearen mendeurrena aurten

Bizkaie! 2011-09-27 12:03

Jon Irazabalek idatzi eta banderearen historia jasoten dauen liburuxkea aurkeztuko da lehenengo. 1911 Herri batzordeak bultzatutako Herri bat, bandera bat izenburua daukan dokumentala be ikusi ahal izango da lehenengoz. Bandera bera zaharbarrituta be ikusi ahal izango da. Denporeagaz kaltetuta egon dan oihala konpondu egin da eta eleizateko ezkutua oihalean berreskuratu.

Gaur, irailak 27, arratsaldeko 20:00etan, Gerediaga Alkarteak, 1911 Herri Batzordeak eta Iurretako Udalak antolatuta, udaletxeko areto nagusian eleizateko banderearen mendeurrenaren oroimen-ekitaldia egingo da.

Jon Irazabalek idatzi eta banderearen historia jasoten dauen liburuxkea aurkeztuko da lehenengo. 1911 Herri batzordeak bultzatutako Herri bat, bandera bat izenburua daukan dokumentala be ikusi ahal izango da lehenengoz. Bandera bera zaharbarrituta be ikusi ahal izango da. Denporeagaz kaltetuta egon dan oihala konpondu egin da eta eleizateko ezkutua oihalean berreskuratu.

Bestetik, irailaren 27tik urriaren 2ra, udaletxeko aretoan bandera zaharbarrituagaz batera bere historia ezagutzeko erakusketea ipiniko da. Ekitaldiek eta argitalpenek, BBK eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren laguntzinoa jaso dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu