Mare Fondum alkarteak arrantza arduratsuaz jardungo dau Kantauri Meeting topeketetan

Bizkaie! 2011-09-27 12:02

Mare Fondum alkarteak iraunkortasunari eta itsas inguruneari buruzko Kantauri Meeting'11 topaketak egingo ditu urriaren 14an eta 15ean Bilboko Yohn Jauregian. Ingurumenaren kultura sustatzeko, herritarren artean ingurumenaren ganeko errespetua zabaltzeko eta itsas ekosistemen garrantzia jakinarazotea dira batzarraren helburu nagusiak.

Urriaren 14ko jardunaldian arrantzea eta arrainaren konsumo arduratsua gaiak landuko dira, eta hurrengo egunean, urriaren 15ean, Unai Basurko nabigatzaileak urpekaritzea eta belea izango ditu berbagai.

Mare Fondum alkartearen arabera, itsas ekosistemak ezinbestekoak dira gure itsasoen oreka kaltetua babesteko. Ingurumenaren ikertzaileek eta boluntarioek ekosistema honeek dauken garrantzia eta mehatxuak ezagutarazoteko ahaleginak egin arren, herritar gehienek ez dabe arazoen barri.

Topeketetan izena emoteko epea zabalik dago, helbide honetan: info@kantaurimeeting.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu