Arte Ederren Fakultateak 40. urteurrena ospatuko dau UPV/EHUren Bizkaia Aretoan

Bizkaie! 2011-09-27 11:19

40 urte pasau ondoren, Arte Ederren Fakultadeak 3 gradu eskaintzen ditu, 140 irakasle baino gehiago ditu eta 1.500 ikasle inguru joaten dira Bizkaiko Campusean (Leioa-Erandio eremuan) dagoan fakultadera.

Gaur, irailak 27, 19:00etan, UPV/EHUren Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbao) Arte Ederren Fakultadeak 40. urteurrena ospatuko dau. Ekitaldi honetan, lehengo zuzendaritza-batzordeko kide batzuk hartuko dabe parte, baita arte-munduko persona ospetsuek, politika eta unibersidadeko agintariek.

1970-1971 ikasturtean hasi eban bere ibilbidea Arte Ederren Goi Eskoleak Bilboko Etnografia Museoaren (gaur egungo Euskal Museoa dana) hirugarren pisuan, Bizkaiko Diputazinoak atondutako instalazinoetan. José Milicuak, Bartzelonako Unibersidadean irakaslea zan euskaldunak, Arte Ederren ikasketak gurean abian jarteko enkargua jaso eban eta, horretarako, aitatutako Kataluniako unibersidadeko irakasle talde batez inguratu zan Euskadiko historiaren parte izateko.

Kontuak kontu, zentro hau 1971n sortu zan Arte Ederren Goi Eskola moduan, Bartzelonako Unibersidadetik etorritako 10 irakasle, 46 ikasle eta AZPko (Administrazino Zerbitzuko Pertsonala) kide bigaz.

40 urte pasau ondoren, Fakultadeak 3 gradu eskaintzen ditu, 140 irakasle baino gehiago ditu eta 1.500 ikasle inguru joaten dira Bizkaiko Campusean (Leioa-Erandio eremuan) dagoan fakultadera.

Gaur egungo dekanoak, Josu Rekaldek, azaldu dauen lez, Arte Ederren Fakultadearen sorrerea iraultza bat izan da euskal artegintzearen panoraman, berezko artearen sorkuntza oparoa erraztu dauen inflexino puntua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu