ArteBilbao 2011, antxinako artelanak eta altzariak erosteko aukera parebakoa
2011-09-26 18:55ArteBilbao 2011 Arte eta Antigoalekoen II. Azokea zabalduko dabe urriaren 1ean Bilboko Alondigan. Antxinako altzari eta artelanen saltzaile eta galerista onenak batuko da Bilbon. Danetara, 3.000 pieza ipiniko ditue salgai, gitxienez 50 urteko antxinakotasunak dabenak. Lan bitxiak eta bereziak egongo dira salgai Alondigan; bildumazaleentzako hitzordu aproposa da, XIX. eta XX. mendeko margolaritzaren zaleentzako bere bai.
ArteBilbao2011 Arte eta Antigoalekoen II. Azokea zabalduko dabe urriaren 1ean Bilboko Alondigan. Antxinako altzari eta artelanen saltzaile eta galerista onenak batuko da Bilbon. Danetara, 3.000 pieza ipiniko ditue salgai, gitxienez 50 urteko antxinakotasunak dabenak. Lan bitxiak eta bereziak egongo dira salgai Alondigan; bildumazaleentzako hitzordu aproposa da, XIX. eta XX. mendeko margolaritzaren zaleentzako bere bai. Urriaren 9ra arte egongo da zabalik aurtengo ArteBilbao.
Artelan eta objektu ugari izango dira ArteBilbao azokan, besteak beste, antxinako altzariak, margo garaikideak eta antxinakoak, eskulturak, bitxiak, erlojuak, porzelanak, liburuak, zilarrezko objektuak eta abar. Pieza bakotxaren kalidadea eta benetakotasuna aditu batzorde batek ziurtatu dau.
Gazte-bildumazaleentzako toki berezia atondu dabe ArteBilbaon, pieza interesgarriak prezio onean erosteko aukerea eskaintzeko. Espazio honetako objektu guztiak 1.500 euro baino gitxiago balio izango dabe.
Azokeagaz batera, bestelako jarduerak prestau ditue. Urriaren 6an, 20:00etan, Kovatchev entre la pintura y el grabado berbaldia eskainiko dau Alfonso Carlos Saiz Valdivielsok, San Fernandoko Erret Akademiako akademikoak. Eta egunero, 13:30ean eta 19:30ean, Valentín Kovatchev y el arte del grabado ikus-entzunezkoa proiektauko dabe.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!