Elhuyar-ek bost hiztegi ipini ditu eskuragarri iPhone eta Android plataformetan

Bizkaie! 2011-09-26 17:52

Elhuyar Fundazinoak bost hiztegi ipini barri ditu eskuragarri Android eta Iphone plataformetan, eta gaur goizean egin dau aplikazinoon aurkezpena, Europako Hizkuntzen egunagaz bat eginez.

Elhuyar Fundazinoak bost hiztegi ipini barri ditu eskuragarri Android eta Iphone plataformetan, eta gaur goizean egin dau aplikazinoon aurkezpena, Europako Hizkuntzen egunagaz bat eginez. Ondoko hiztegiak dagoz martxan smartphonetarako: Elhuyar hiztegia (euskara-gaztelania/castellano-vasco); Elhuyar hiztegia/dictionary (euskara-ingelesa/english-basque); Dictionnaire Elhuyar hiztegia (euskara-frantsesa/français-basque); Elhuyar Sinonimoen Kutxa; eta Elhuyar ikaslearen hiztegia.

Elhuyar Fundazinoak ibilbide luzea egin dau hiztegigintzan; 1996. urtean argitaratu zan lehenengo aldiz Elhuyar hiztegia (euskara-gaztelania /castellano vasco), eta, ordutik, dozena bat hiztegi baino gehiago argitaratu ditu: elebakarrak, elebidunak eta teknikoak. Hainbat formatutan argitaratu dira hiztegiak, liburu-formatuan, CDan, Interneten, plug-in moduan, eta, orain, teknologia barriak bultzaturik, smartphone plataformetarako jarri ditu eskuragarri bost hiztegi horreek, euskerearen garapenerako, eta beste hizkuntzen parean egoteko, ezinbestekoa da erabiltzaileek daukezan plataforma eta euskarrietan egotea, adierazo dau Itziar Nogerasek, Elhuyar Fundazinoko zuzendari nagusiak.

Elhuyar Fundazinoak hiztegigintzaren arloan dituan erronken barri be emon dabe prentsaurrekoan. Batetik, orain urte bi argitaratutako Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren hiztegi entziklopedikoaren smartphonetarako aplikazinoa garatzea, eta, bestetik, tabletetako aplikazinoak garatzea, gailu horreek gero eta zabalago dabilz-eta gizartean, azaldu dau Josu Aztiriak, Elhuyar Fundazinoko Hizkuntza Zerbitzuak saileko arduradunak.

Momentuz, hiztegiak Android Market eta App Store dendetan dagoz salgai. Dobako demo batzuk be ipini dira eskuragarri erabiltzaileentzat.

Aplikazino barriei buruzko informazino guztia www.elhuyar.org/hiztegiak-mugikorretan webgunean dago. Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura sailaren laguntzea jaso dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu