Internetek telebistan eragingo dituan aldaketak aztergai Bilbon

Bizkaie! 2011-09-23 14:20

Bilboko Bizkaia Aretoan egingo da telebista ikusteko era barriak eta honen ondoriak aztertuko dituan ikastaroa. Paradigma aldaketa telebistan: Internetegaz konektautako formula barriak ikastaroa datorren astean, irailaren 26, 27 eta 28an egingo da.

Bilboko Bizkaia Aretoan egingo da telebista ikusteko era barriak eta honen ondoriak aztertuko dituan ikastaroa. Paradigma aldaketa telebistan: Internetegaz konektautako formula barriak ikastaroa datorren astean, irailaren 26, 27 eta 28an egingo da. Bertan, sareak zelan aldatuko dituan laster telebista ikusteko moduak aztertuko dira. UPV/EHUko BizBAKek (Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura) antolatuta, mintegiak ikus-entzunezko arloko adituak batuko ditu.

Internet telebistara heldu da, eta gelditzeko asmoz. Oraindino ikusteko dago zein baldintzatan gertatuko dan fusino hori eta zein ondorio izango dauen ikus-entzunezkoen arloan. Telebistaren paradigma aldaketaren prozesuak luze joko dau oraindno, baina dagoeneko eredu barriaren lehen zantzuak jasoten gagoz. Dana dala, eta telebistaren amaierea iragarten daben teoria apokaliptiko asko entzun diran arren, gero eta telebista gehiago ikusten da. Ez da tokiko fenomeno bat. Azken bost urteetan, Interneten sartzeko aukerak ugaldu arren, telebistaren konsumoa gehitu egin da mundu osoan. Telebista gehiago konsumiduten da, baina ez lehengo moduan, batez be gazteen artean. Tokiko eragileak lehian dagoz mundu mailakoakaz, eta egoerea aldatuz doa eten barik: aplikazino barriak ezartzea ahalbidetzen dauen estandar libre eta unibersal baten faltan gagoz oraindino.

Ikastaro honetan abian diran aldaketa horreek aztertuko ditue eta baita ikusleen eta irratidifusino enpresa publiko eta pribatuen ikuspegitik zabalduko diran aukerak be. Lehenengo egunean parte hartuko dabenen artean, José Luis Vázquez dago. AEDETI-ko (Telebista Interaktiboko Enpresen Espainiako Alkartea) buruak VoD-ri (eskaintzapeko bideoa) buruz egingo dau berba, beste gai batzuen artean. Telebista ikusteko era barri hori indartsu dago Estadu Batuetan eta Europan. Martitzenean, Eduardo García Matillaren berbaldia izango da, telebista munduan aditua eta Corporación Multimedia enpresearen sortzailea. Eguaztenean, barriz, TDT garatze eta ezartze prozesuetan aditua dan Eladio Gutiérrez eta Euskal Telebistako Ikerketa eta Egitasmo Barrien saileko buru Mikel Urretabizkaia egongo dira.

Ikastaroa Carmen Peñafiel UPV/EHUko irakasleak eta Antonio Moral ikus-entzunezkoen arloko aholkulariak koordinetan dabe.


Paradigma aldaketa telebistan: Internetegaz konektautako formula barriak. Egitaraua

Irailak 26

9:00 Dokumentazinoa emotea.
9:15 Un nuevo ADN para afrontar el cambio: transiciones y estrategias en Televisión. (Carmen Peñafiel, UPV/EHU).
10:15 El valor añadido de la TV Conectada: broadcast, broadband y contenidos interactivos (José Luis Vázquez, AEDETI).
11:45 La trayectoria del espectador: de la Televisión lineal a la Televisión social. (Joan Rosés, Activa Multimedia).
12.45 Mahai-ingurua: Pioneros o Colonos en la nueva comunidad transmediática. Carmen Peñafiel, José Luis Vázquez, Joan Rosés eta Antonio Moral.

Irailak 27

9:15 La televisión en el entorno multimedia. (Antonio Moral, Ikusentzunezko aholkularia).
10:45 TDTCOM, una solución HbbTV para televisores conectados. (Xavier Redón, Abertis).
12:15 Escenarios de futuro en la convergencia digital. (Eduardo García Matilla).
16:30 Mahai-ingurua: Estrategias para transitar hacia el nuevo modelo de Televisión. Carmen Peñafiel, Antonio Moral, Eduardo García Matilla, Xavier Redón, Eladio Gutiérrez eta Mikel Urretabizkaia.


Irailak 28

9:15 Experiencias y perspectivas de los radiodifusores tradicionales ante el nuevo escenario digital. Eladio Gutiérrez, aholkularia, IMPULSA TDTko presidente ohia).
10:15 Nuevas formas de ver la Televisión: Perspectiva de los radiodifusores públicos (I). (Mikel Urretabizkaia, EiTB).
10.45 Perspectiva de los radiodifusores públicos (II). (Pere Vila, CRTVE).
12:15 Nuevas formas de ver la Televisión: Perspectiva de los radiodifusores privados en abierto. (Francisco Sierra, Antena 3) + Perspectiva de los radiodifusores privados de pago: La TV de pago de tercera generación. (Pablo Romero, Digital+).
14:15 Amaiera ekitaldia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu