Nestor Basterretxearen obra zabala ikusgai dago Boinas La Encartada museoan
2011-08-12 15:19 KultureaNestor Basterretxea (Bermeo, 1924) artistearen lanen aukeraketea ikusgai ipini dabe Boinas La Encartada museoan, Identitate artistikoak izenburupean. Eskulturak, marrazkiak, pinturak eta ikus-entzunezko materiala jaso dabe Balmasedako museoan. Artista bermeotarraren ibilbidearen ikuspegi orokorra izateko aukera ederra da hau erakusketea.
Nestor Basterretxea (Bermeo, 1924) artistearen lanen aukeraketea ikusgai ipini dabe Boinas La Encartada museoan, Identitate artistikoak izenburupean. Eskulturak, marrazkiak, pinturak eta ikus-entzunezko materiala jaso dabe Balmasedako museoan. Artista bermeotarraren ibilbidearen ikuspegi orokorra izateko aukera ederra da hau erakusketea.
Museoko arduradunen ustez, Basterretxearen diziplina askoko ikuspegia ez da behar dan moduan balorau, eta hori da erakusketearen atxaki nagusia. Basterretxea Equipo 57 nazinoarteko kolektibo artistikoko kidea izan zan. Euskal Eskola eta Gaur taldeetan parte hartu eban, eta horren erakusgarri da Cosmogónica seriearen bersinoa.
Artistearen ikus-entzunezko lanen proiekzinoak atondu ditue Boinas La Encartadan. Alquézar eta Operación H film laburrak eta Ama Lur film luzearen emonaldiak egingo ditue, egunero. Proiekzinoen ordutegia, hemen.
Identitate artistikoak erakusketea urriaren 30era arte egongo da zabalik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!