Aizkolari, trontzalari eta maratoilarien desafioak, Erandio Goikoa auzoko jaietan
2011-08-12 12:07Erandio Goikoan Andra Mari jaiak ospatuko ditue abuztuaren 14an eta 15ean. Beste urte batzuetan lez, nekazaritza azokea, euskal jantzak eta musikea egongo dira, baina aurton maratoilari, aizkolari eta trontzalarien desafioa egongo da.

Erandio Goikoan Andra Mari jaiak ospatuko ditue abuztuaren 14an eta 15ean. Beste urte batzuetan lez, nekazaritza azokea, euskal jantzak eta musikea egongo dira, baina aurton maratoilari, aizkolari eta trontzalarien desafioa egongo da.
Erandioko Udalak jakinarazo dauenez, Martin Fiz eta Jon Salvador maratoilariak, Alex Txikon aizkolaria eta Ezpeleta (Bihurri) trontzalaria lehian izango dira. Aizkolaria aizkoreagaz eta atxurragaz ibiliko dira, eta trontzalaria, barriz, zerreagaz. Bien bitartean, atleta biek beste profesional batzuekaz lehiatuko dabe, lehenagotik adostutako ibilbide baten.
Erandioko nekazaritza azokan Euskal Herriko ohiko produktuak erosteko aukerea egongo da, 10:30etik aurrera. Barazkiak, konserbak, eztia, landarak, ogia, euskal pastela, gaztaia, txakolina, txokolatea eta bestelakoak erosteaz aparte, taloa eta txorizoa jateko postuak be ipiniko ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!