Orain dala 25.000 urteko zintzilikarioa topau dabe Irikaitzeko aztarnategian

Bizkaie! 2011-08-11 11:14

Orain dala 25.000 urteko zitzilikario bat topau barri dabe Aranzadi Zientzia alkarteko arkeologoek Zestoako Irikaitzeko aztarnategian. Iberiar peninsulan sekula koba batetik kanpo, aire librean, agertu dan zaharrena da berau. Goi Paleolitiko Gravette sasoikoa da, hain zuzen be. Luzitazko errekarri mehe landua da, hamar zentimetro ingurukoa luzeran, eta laukoa zabaleran; zulotxu bat dauka, kordeltxu bategaz-edo dingilizka eroateko.

Alvaro Arrizabalaga indusketen zuzendaria eta beragaz beharrean dagoen taldearantzat, pozgarria da holango aurkikuntzea egitea, piezea sano berezia da-eta. Orain arteko zaharrena izateaz gan, zintzilikarioa ez zan aipaingarria beste barik, harrizko tresnak lantzeko be erabili eben. Zintzilikarioaren markek erakusten dabenez, beste pieza batzuk zorroztu edo konpondu zituen, antza danez.

Asteon topautako piezea baino lehen beste batzuk be agertu dira uda honetako indusketetan, Goi Paleolitiko Gravette sasoikoak (gezi-puntak, suharriak...) eta Behe Paleolitokoak, hain zuzen. Aztarnategiak 80.000 metro koadro ditu. 1998an hasi zan Aranzadi bertan beharrean.

Irikaitzeko aztarnategia benetan da oparoa, izan be Aranzadiko alkartekoek hamahiru bat urte daroe bertan indusketa-kanpainak egiten; egunean 20-40 pieza topau izan ditue. Hogei bat lagun ibilten dira beharrean urteroko kanpainetan, hiru astez. Aurton, krisia dala eta, laguntzinoa txikitu egin deutse, eta jente gitxiago eta denpora gitxiago egongo dira. EHUko eta Deustuko Unibersidadeko ikasleez aparte, kanpoko unibersidadeetatik be etorten dira arkeologoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu