Zugarramurdiko sorginen akelarreak ezagutzeko bisita antzeztuak

Bizkaie! 2011-08-10 14:42   Kulturea

Iluntzean, sorgin bi akelarrera doaz. Helduenak, esperientzia handikoa, loba gaztearen zalantzak argitzen ditu. Emakumeon alkarrizketearen bitartez, Zugarramurdiko misterio guztiak entzungo ditue bisitariek, ordu eta erdiko ibilbidean. Ilargi betea, sorgiñen larrea izenburupean, Zugarramurdiko Udalak bisita antzeztuak antolatu ditu uda honetarako. Hurrengo bisitea barikuan izango da, abuztuaren 12an, 19:30ean.

Akelarrerantz doazen emakumeen azalpenen bitartez, bisitariak sendabelarren eta errezeten munduan sartuko dira, euskal mitologiako kondairak entzungo ditue, edabe magikoa probauko dabe eta orain lau mende jazarritako sorginen bizipenak entzungo ditue. Txalapartearen doinuek bisita antzeztua girotuko dabe.

Zugarramurdiko sorginen historia sakonean ezagutu gura dabenek herrian bertan be aukera ederra dauke, Sorginen Museoan. Bisitari gehienak 1610eko inkisizino-prozesuaren inguruko kondairek erakarrita sartzen dira museora. Urte horretam inkisidoreek 53 lagun auzipetu, eta Logroñora eroan zituen. Gehienak bidean edo kartzelan hil ziran, baina zemendiaren 8an, hamaika lagun sutan erre zituen.

Museoak memoria historikoa iraunarazotea dau ardatz, eta garai hareetako jentearen bizimodua zelangoa zan erakustea. Sorginen inguruan gaur egunera arte izandako folklorismoa albo batera itxi gura dau museoak. Florencio Idoate, Aita Barandiaran, Julio Caro Baroja, Gustav Heninngsen, Jose Dueso, J. Paul Arzac eta Koro Irazokiren ikerketa-lanak oinarri izan dira erakusketea atontzeko.

"Ilargi betea, sorgiñen larrea" izeneko bisitetarako beharrezko da aurretik erreserbea egite, horretarako bide bi dagoz: 948 599 004 telefono-zenbakia edo info@zugarramurdi.es helbide elktronikoa. Barikukoaren ostean, beste hiru bisita izango dira: abuztuaren 19an eta 26an, eta irailaren 2an. Helduentzat,10 euro balio ditu sarrereak, eta umeentzat, 6 euro.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu