'Dimentsioak by Nintendo 3DS' erakusketeak argazkilari ezagunen lanak batuko ditu Bilboko Alondigan

Bizkaie! 2011-08-05 13:33   Kulturea

Dimentsioak by Nintendo 3DS argazki-erakusketea ikusgai izango da Bilboko Alondigako atarian, abuztuaren 25etik aurrera. Erakusketan artista ezagunek parte hartuko dabe: Ouka Leele, Txema Salvans, José B. Ruiz, Daniel Riera, Manuel Queimadelos, Marisa Flórez eta Ricky Dávila. Joan Fontcubertaren lankidetza berezia eukiko dau erakusketeak, bera da-eta aholkulari kontzeptuala.

Dimentsioak by Nintendo 3DS argazki-erakusketea ikusgai izango da Bilboko Alondigako atarian, abuztuaren 25etik aurrera. Erakusketan artista ezagunek parte hartuko dabe: Ouka Leele, Txema Salvans, José B. Ruiz, Daniel Riera, Manuel Queimadelos, Marisa Flórez eta Ricky Dávila. Joan Fontcubertaren lankidetza berezia eukiko dau erakusketeak, bera da-eta aholkulari kontzeptuala.

Argazkilariak bere reflex kamara profesionalaren ordez bideokontsolea erabilten badau, argazkilaria ete da? Esperimentuaren emoitzea da Dimentsioak by Nintendo 3DS argazki-erakusketan egongo da ikusgai. Hasteko, albisteak beste ikuspuntu batetik ikusi daitekezala erakutsiko deusku Marisa Flórez El País egunkariko editore grafikoak; ondoren, Naturako Argazkilarien Espainiako Elkartearen (AEFONA) presidente José B. Ruiz lana ikustean, itsasoa usaintzen gagozala pentsauko dogu; kirolaren emozinoa sentiduko dogu Manuel Queimadelos Getty Images agentziako kirol argazkilariagaz; eta, modearen munduaren sekretuak jakiteko, Bamboo agentziako Daniel Rierak irudi ugari erakutsiko ditu. Ouka Leele 2005eko Espainiako Argazkigintza Sari Nazionalak argazkigintzea artea dala azalduko deutso ikusleari bere irudien bitartez.

Erakusketako lan bakotxaren ondoan, argazkilariek kontsolearen hiru dimensinoko efektua zelan lortu daben azaltzen da. Holan, bisitariak berak be egin leikez antzeko irudiak, edo ahalegindu behintzat.


3D argazki tailerra

Tailerra be antolatu dau Alondigeak, 3D motako argazkigintzea erabilten ikasteko. Ikastaroa irailaren 2an izango da, Zentroaren Laborategi Aretoan.

Lantegiaren alde teorikoan 3D motako benetako argazkiak zelan egin, eta antioju barik ikusteko azalpenak emongo dira; 3Dko argazkiei ahalik eta etekinik handiena zelan atara, planoak zelan egin, argiaren tratamendua, eta abar landuko ditue. Ostean, ikasleek eraikinean eta Arrikibar plazan zehar ibiliko dira, ikasitakoa praktikan ipinten tailerrean emondako Nintendo 3DS-ak hartuta. Talde bi egingo dira: lehenengoa 18:30etik 19:30era izango da, eta, bigarrena, barriz, 19:30etik 20:30era.

Sarrerea dobakoa izango da, baina izena emon behar da, abuztuaren 1etik aurrera, Alondigako Infopuntuan.

Entretenimendu interaktiboaren sorkuntzan aitzindaria da Nintendo Co., Ltd. enpresea. Kioton (Japonia) dauka egoitzea. Hardwarea eta softwarea egin eta banatzen ditu Wii, Nintendo DS eta Nintendo DSi kontsoletarako. 1983. urtetik, hau da, Nintendo Entertainment System (NES) merkaturatu ebanetik, Nintendok 3.500 miloe bideo-jokotik gora saldu ditu eta 577 miloe hardware-unidade saldu ditu; Wii, Nintendo DS, Nintendo DSi eta Nintendo Dsi XL kontsolak barne, bai eta Game Boy™, Game Boy Advance, Super NES™, Nintendo 64™ eta Nintendo GameCube™ bere bai. Horrezaz gan, Mario™, Donkey Kong™, Metroid™, Zelda™ eta Pokémon™ personaia ezagunak sortu ditu.

Erakusketearen aurrerapena, hemen ikusgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu