'BilbaoHistorikoko mila aurpegi' erakusketeak edegi dau ExpoGela areto barria
2011-07-29 12:18 KultureaJorge Lamas argazkilari bilbotarraren BilbaoHistorikoko mila aurpegi erakusketeagaz edegi dau BilbaoHistorikok Expogela erabilera anitzetarako gune barria, Bilboko San Frantzisko kalean. ExpoGela auzoko informazino zentroa izango da, eta inguruan egiten diran jardueren barri emongo dau.
Jorge Lamas argazkilari bilbotarraren BilbaoHistorikoko mila aurpegi erakusketeagaz edegi dau BilbaoHistorikok Expogela erabilera anitzetarako gune barria, Bilboko San Frantzisko kalean. ExpoGela auzoko informazino zentroa izango da, eta inguruan egiten diran jardueren barri emongo dau.
Hogei lanak osotzen dabe BilbaoHistorikoko mila aurpegi erakusketea. Inguruko errealidade soziala jaso dau artisteak, eta inguruagaz daukan konpromisoa erakutsi da holan. Lanaren izen ofiziala Palanka da, San Frantzisko kalean bertan egindako ekimena. Jorge Lamasek argazkion bitartez, kamerak bilozten gaituenean, danok bardinak garala frogatu nahi izan dau: baltzak, zuriak, yonkiak, prostitutak edo politikariak. Lamasek azaldu dauenez, euren arimetan sakontzen ahalegindu naz kamereagaz hurre-hurretik enkoadrauz. Erakusketea irailaren 30era arte egongo da zabalik.
Jorge Javier Lamas Lopezek (Bilbo, 1971) Arte Eder ikasketak egin zituan, Madrilen. Ordutik, argazkilari profesionala izan da hainbat herrialdetan. 1990etik 1995era Boina Negra aldizkarirako egin eban lan, brigada paraxutistan. Argazkilaritza arduraduna zan, eta Txetxenia, Kurdistan edo Panamako gatazken barri emon eban.
1997an Efe agentzian hasi zan lanean, eta Londreseko Reuter agentziagaz kolaborau eban. Handik urte bira New Yorkera joan zan, Red faxion moda-estudioan behar egiteko. Gaur egun Bilboko Uribitarte kalean F64 estudioa dauka. F64 argazkilaritza enpresea da, ezkontza-erreportajeetan, erretratuetan, modan, publizidadean eta argazkilaritza industrialean jarduten dau.
Pintureak, eskultureak, argazkilaritzak, modeak, musikeak, diseinuak, artisautzak eta beste makina bat diziplinek euren tokia eukiko dabe San Frantzisko kaleko 32. zenbakiko Expogela aretoan. Berbaldiak eta show-roomak antolatuko ditue, BilbaoHistorikoko auzoen jarduera sortzailea zabaltzeko.
BilbaoHistorikoko ekimen barriak jarduera kulturalen ganekoak eskaintzeaz gan, beste helburu batzuk be baditu: kulturaren transmisinioan erreferentziazko baliabide bihurtzea, BilbaoHistorikoko eremu ekonomikoan laguntzea, Bilbo Zaharrean garatutako ekonomia jarduerei ardura berezia eskaini. ExpoGela BilbaoHistoriko Fundazinoaren ekintzen erreferentziazko informazino puntua izango da publiko orokorrarentzat.
Igazko abenduan sortu zan BilbaoHistoriko Fundazinoa; Alde Zaharra, Erribera eta Bilbo Zaharra batzen dituan ekimena. Fundazinoaren helburua auzoen erakargarritasun ekonomikoa, soziala, turistikoa eta komerziala garatzea da, alkarregaz indar eta nortasun handiagoa izateko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!