Mariasun Landa idazlea, Moskuko Nazinoarteko Liburu Azokako konbidatu
2011-06-09 17:34 KultureaMariasun Landa Moskuko Nazinoarteko Liburu Azokako idazle konbidatua izango bagilaren 10etik 13ra bitartean. Kompasguide argitaletxeak Krokodiloa ohe azpian (Haur eta Gazte Literaturako 2003ko Espainiako Sari Nazionala) errusieraz argitaratu dau
Mariasun Landa Moskuko Nazinoarteko Liburu Azokako idazle konbidatua izango bagilaren 10etik 13ra bitartean. Kompasguide argitaletxeak Krokodiloa ohe azpian (Haur eta Gazte Literaturako 2003ko Espainiako Sari Nazionala) errusieraz argitaratu dau. Landaren liburua azokan aurkezteaz gan, Moskuko MGU Unibersidadeko Letren fakultadeko eta Kazetaritzako fakultadeko gaztelaniako ikasleekaz topaketak antolatu ditu.
Azokearen azkenengo egunean, Mariasun Landak euskal literatureari buruzko berbaldia emongo du Cervantes Institutuaren Moskuko egoitzan.
Mariasun Landak umeentzako 30 bat liburu idatzi ditu euskeraz, eta horeetako asko gaztelaniara, katalanera, galizierara, aranerara, ingelesera, frantsesera, alemanera, grezierara, bretoierara, albanierara, arabierara, korearrera eta errusierara itzuli dira. Idazle gipuzkoarra Literaturearen Didaktikako irakasle titularra da EHUn eta eskolak emoten ditu Donostiako Irakasleen Eskolan. Jakiunde Euskal Herriko Zientzien, Arteen eta Letren Akademiako kidea da.
Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria jaso eban 1991n eta Haur eta Gazte Literaturako Espainiako Sari Nazionala 2003an. Hainbat aitamen eta sari ere jaso ditu Eukal Herritik kanpo, besteak beste, Nazinoarteko Andersen Sarirako hautagaitza 2008an, Haur eta Gazte Literaturako Nobel saritzat hartzen dana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!