Mendekua protagonista Toti Martinez de Lezearen 'Veneno para la Corona' nobela barrian

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-05-26 15:51   Kulturea

Historia eta mendekua dira Toti Martinez de Lezearen Veneno para la Corona (Erein) lan barriaren osogai nagusiak. Nafarroako erreinuaren historiaren txatal baten kronikea be bada liburua, egilea berak eta Asier Muniategi Euskadiko Liburu Azoken koordinatzaileak azaldu dabenez.

Historia eta mendekua dira Toti Martinez de Lezearen Veneno para la Corona (Erein) lan barriaren osogai nagusiak. Nafarroako erreinuaren historiaren txatal baten kronikea be bada liburua, egilea berak eta Asier Muniategi Euskadiko Liburu Azoken koordinatzaileak azaldu dabenez.

Jordana Gorria bortxatu egiten dabe, hamabost urte besterik ez dituala. Umedun, familiak etxetik bota egiten dau, eta herritik ospa egin beharra dauka. Handik hamabost bat urtera, 1452ko martian, Juana Enríquezegaz topo egiten dau, Juan de Trastámara Nafarroako erregearen bigarren emazteagaz, hain zuzen be. Juan umedun dago, eta Zangotzatik Sosera doa erditzera, umeak Aragoiko koroia izateko eskubidea izan deien, Vianako printzearen kalterako. Hainbat urtetan Jordana eta Juana alkarregaz ibiliko dira. Baten botere-handinahiak eta bestearen mendeku-goseak batuko ditu emakume biak, azaldu dau Toti Martinez de Lezeak.

Pozoiak leku berezia dauka Martinez de Lezearen nobela barrian. Gorte guzti-guztietan erabili izan da pozoia, Txinakoan, Frantziakoan, Gaztelakoan... Eta beti izan dira gorteetan euren seme-alaben alde pozoia erabilteko prest, nahiz eta senarren beste seme-alabak hil egin behar. Pozoien ganean hainbat informazino batu behar izan dau liburua idazteko. Azkenean arsenikoa aukeratu eban. Jatekoagaz nahastau ezkero ez dauka gusturik, ez dauka usainik... Egokia zan. Pozoia emoteko modu desbardinak topatzea izan da gatxena, adierazo dau egileak.

Istorioak, gorteagaz batera, hara eta hona eroango dau irakurlea, orain Tutera, Lleidara ostean, Valentziara, Bartzelonara... Ez egoan uribururik, beraz gortea etenbarik mobiduten zan. Kontu berezia euki dot gertaera bakotxa jagokon lekuan kokatzeko.

Hau ez da saiakera historiko bat, hori ez da nire asmoa, azpimarratu dau idazle ezagunak. Datorren urtean Nafarroaren konkistaren urteurrena izanik, garaiko historia batzen dauen liburua argitaratzeko momentu aproposa zala eritxi eutson.

Asier Muniategik daborduko irakurri dau Veneno para la Corona, eta haren esanetan, irakurleek asko ikasi eta gozauko dabe.

Durangoko Azokarako euskerazko bersinoa kaleratuko dabela jakinarazo dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu