BiscayTIK proiektua Computer World sarietan finalista izan da

Bizkaie! 2011-05-25 15:53

Computer World ekimenak mundu osoko persona eta erakundeen lana saritzen dau; gizartean, ekonomian edo komunikazinoan aldaketa onuragarriak eragiten dituen informazino-teknologien aplikazino barritzaileak. Sariotako izendapenek hainbat alderdi hartzen ditue kontuan: proiektuaren onurak gizarteari eta informazino-teknologien garrantzia egitasmoaren garapenean, besteak beste.

BiscayTIK proiektua Computer World izeneko sari ospetsuetan finalista izan da. Computer World ekimenak mundu osoko persona eta erakundeen lana saritzen dau; gizartean, ekonomian edo komunikazinoan aldaketa onuragarriak eragiten dituen informazino-teknologien aplikazino barritzaileak. Sariotako izendapenek hainbat alderdi hartzen ditue kontuan: proiektuaren onurak gizarteari eta informazino-teknologien garrantzia egitasmoaren garapenean, besteak beste.

Computer World sarietarako izendapenari esker, Biscaytik proiektuak aurrerapausu handia egin dau nazinoartean ezagutarazoteko bidean.

Izentau guztien artean, talde bakarra aukeratzen da finalista legez, eta, hain zuzen be, BiscayTIK fundazinoak jaso dau aurten izendapena. Holan, fundazinoaren jarduerea Computer World Honors-en artxibategietan dago, mundu osoko unibersidade, museo eta ikerketa-erakundeen eskura. Modu berean, BiscayTIK fundazinoak autortza publikoa jasoko dau bagilaren 20an, Washingtonen (AEB), Computer World-en sari-emote ekitaldian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu